209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 153/2013 prozedura

Antolaketarako eginbidea. Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra. Iruñean, 2013ko urriaren 6an.

Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 153/2013 prozeduran ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Esabe Limpiezas Integrales, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Beraz, eginbide honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2013ko urriaren 6an.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1313955