209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 415/2013 prozedura

Iruñean, 2013ko urriaren 2an.

Inmaculada Jurio Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) idazkaria

Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 415/2013 familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Vasile Olaru andrea epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Vasile Olaru andrea legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko urriaren 2an.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1313775