209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 731/2012 prozedura

Iruñean, 2013ko irailaren 30ean.

Inmaculada Jurio Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) idazkaria.

Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 731/2012 familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Katherine Ogando Tavares andrea epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Katherine Ogando Tavares andrea legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko irailaren 30ean.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1313767