209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Herrilurren eta altxonbideen mugaketa kartografikoa

Deierriko Udalak, 2013ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen prozedura abiatzea herrilurren eta altxonbideen mugaketa kartografikoa egiteko Montalvan alderdian, Allotz - Montalvan aldeko lurzati berrantolamendua dela-eta.

Lerateko Kontzejuko Batzarrak (Gesalatz), 2013ko abuztuaren 24an egin bilkuran, erabakia hartu zuen aipatu prozedura abiatzeko kontzejuaren mugapean eta 44. fazeroan.

Allozko Kontzejuko Batzarrak, 2013ko urriaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen aipatu prozedura abiatzea kontzejuaren mugapean.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren IV. kapituluko 2. ataleko 40. artikuluan xedatuari jarraikiz, herrilurren zerrenda eta plano kartografikoak Deierriko Udaletxeko bulegoetan eta Allozko eta Lerateko kontzeju etxeetan edukiko dira jendaurrean, orok jakin dezan.

Interesdunek beraien eskubideen alde egoki juzgatzen dutena alegatzen ahalko dute idatziz, alegazioen oinarri diren dokumentu guztiekin batera. Alegazioak Deierriko Udal Idazkaritzan bilduko dira.

Alegazioetarako epea hilabetekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitatearen iragarkien oholean argitaratu eta hurrengo hamaborzgarren egunetik hasita. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.

Aritzalan (Deierri), 2013ko urriaren 21ean.–Alkatea, Luis Albéniz Echeverria.

Iragarkiaren kodea: L1314698