209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1921/2013 EBAZPENA, urriaren 2koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kudeatzen duen diru-laguntza baterako deialdia egiten duen ebazpen bat indarrik gabe uzten da.

Kontuan izanik, alde batetik, komeni dela hura berriz idaztea, eta, bestetik, diru-laguntza horretarako eskaerak aurkezteko epea aurtengo azaroan dela, proposatu da indarrik gabe uztea ebazpen hori.

Azaldutakoarekin bat eta martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 13. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea honako ebazpen hau:

450E/2013 Ebazpena, uztailaren 24koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitatean ETE enpresek egindako prestakuntza ekintzak finantzatzeko diru-laguntza publikoak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena.

2. Ebazpen hau Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza eta Bitartekaritza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2013ko urriaren 2an.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1313642