209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

Udal ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Behin betiko onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2013ko abuztuaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza, 2013ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 26an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Toki Araubidea gaurkotzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean emandako idazketaren arabera, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orotz-Betelun, 2013ko urriaren 2an.–Alkatea, Ainhoa Mendia Orradre.

UDAL ORDENANTZA, DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEI APARKATZEKO TXARTELAK EMATEA ARAUTZEN DUENA

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honen helburua da desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak emateko edo berritzeko arauak ezartzea, kontuan hartuz desgaitasuna dutenen aukera berdintasuna eta haien gizarteratzea. Hori, legedi honekin bat: Europako Kontseiluak 1998ko ekainaren 4an egin zuen 98/376/CE Gomendioa eta EEAO C 62/24, 1998ko otsailaren 26koa; Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea, martxoaren 25eko 22/2003 Foru Legearen bidez aldatua; eta abenduaren 19ko 19/2001 Legearen 7.b artikulua; azken lege horrek Bide Segurtasunari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari buruzko Legearen testu artikuluduna (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) aldatu zuen; helburua da desgaitasuna duten pertsonek ibilgailua aparkatzea, aparkatu eta gero ibilaldi luzerik egin beharrik gabe.

2. artikulua. Betebeharrak.

Aparkatze txartela eskuratzeko, beharrezkoa da baldintza hauek betetzea:

Ibilgailuak bete beharreko baldintzak.

Elbarrien aparkatze txartelari lotutako ibilgailuak baldintza hauek bete beharko ditu:

1. Legez eskatzen ahal diren zirkulazio baimen guztiak izan beharko ditu.

2. Orobat, egokitua badago, egokitzapen horien gaineko araudiak eskatzen dituen baimen eta homologazio guztiak izan beharko ditu.

3. Ibilgailuak alta hartua izanen du Orotz-Beteluko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren erregistroan.

4. Aparkatzeko txartelari lotutako ibilgailuaren titularrak ordainduta izan beharko du trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga; alegia, txartelari lotutako ibilgailuari dagokiona.

Desgaitasuna duten gidariak.

1. Orotz-Beteluko Udalaren Erroldan egon beharko du izen emanda eskaera egunean, eta hala jarraitu beharko du txartelak indarra duen bitartean. Horrenbertzez, Biztanleen Erroldatik kenduz gero, txartelaren ondorioak bukatuko dira.

2. Elbarriak indarra duen gidabaimena izan beharko du.

3. Mugikortasuna murrizten dion elbarritasuna izatea, eta alderdi hau egiaztatu:

a) %33ko elbarritasuna edo handiagoa egiaztatzen duen ziurtagiria eta Nafarroako Osasun Zerbitzuak emandako osasun agiria, frogatzen duena elbarritasunak modu larrian eragiten diola honetarako:

–Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, makulua, eskumakilak, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartuz.

–Ehun metroko tartean gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalek eraginda.

–Aulki gurpilduna behar izatea bere joan-etorrietarako.

–Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela eta.

–Desgaitasuna duten pertsonen zaintzaileak edo haiekin bizi diren ahaideak.

1.–Elbarria Orotz-Beteluko Udalaren Biztanle Erroldan izena emana egotea.

2.–Familiako bizikideak edo zaintzaileak indarra duen gidabaimena izatea, txartela zein ibilgailutarako eskatzen duen, hura gidatzeko bidea harexek ematen baitio.

3.–Eskatzaileak dokumentazioa aurkeztea, egiaztatzen duena laguntza hartu behar duenarekin familia lotura badagoela edo zainketa jakin bat ematen diola eta harekin bizi dela, hala denean (familia liburua, erroldatze agiria, Mendekotasunari buruzko Legeari dagokion agiria zaindari esleipenaz etab.).

4.–Zaindutako ahaideak mugikortasuna urritzen dion elbarritasuna izatea; hori dela eta, honako hauek egiaztatu beharko dira:

a) %33ko elbarritasuna edo handiagoa egiaztatzen duen ziurtagiria eta Nafarroako Osasun Zerbitzuak emandako osasun agiria, frogatzen duena elbarritasunak modu larrian eragiten diola honetarako:

  • Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, makulua, eskumakilak, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartuz.
  • Ehun metroko tartean gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalek eraginda.
  • Aulki gurpilduna behar izatea bere joan-etorrietarako.
  • Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela eta.

3. artikulua. Ezin metatua.

Aparkatzeko txartela elbarriari emanen zaio, gidaria bada, edo harekin bizi diren ahaideei edo zaintzaileei, hala ez bada, baina ez biei batera, izan ere txartel bakarra baizik ez da desgaitasuna duen pertsona bakoitzarendako, eta orobat ibilgailu bakarra (matrikulaz identifikatua) onuradun.

4. artikulua. Eskatzeko prozesua.

Txartela Udalaren bulegoetan eskatuko da, eta eskabidearekin batera honako hauek aurkeztuko dira: (I. eranskina, II. eranskina):

–Karnet neurriko bi argazki, koloretakoak, desgaitasuna duen pertsonarenak.

–Elbarritasunaren ziurtagiriaren fotokopia eta jatorrizkoa.

–Osasun ziurtagiriaren fotokopia eta jatorrizkoa.

–Gidabaimen eguneratuaren fotokopia eta jatorrizkoa.

–Ibilgailuaren zirkulatzeko baimenaren fotokopia eta jatorrizkoa.

–NANaren fotokopia konpultsatua eta jatorrizkoa.

–Herrian erroldaturik dagoelako ziurtagiria.

–Ibilgailuak ordainketak eguneratuak dituela dioen ziurtagiria.

–Eskaera familiako batek egiten duenean, desgaitasuna duen pertsonaren eta eskatzailearen arteko loturari buruzko datuak emanen dira: NANa, familia liburua...

–Txartela berritu nahi denean, iraungitako txartela.

Orotz-Beteluko Udalak ofizioz emanen ditu ibilgailuaren titularraren egoerari buruzko ziurtagiriak, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainketari eta Orotz-Beteluko erroldan egoteari dagozkionak.

5. artikulua. Txartelaren erabilera.

1. Txartela erabiltzen denean, ibilgailuaren aurreko aldean jarriko da, txartelaren aurrealdea aise ikusteko moduan dela, kanpotik kontrolatzeko.

2. Indarraldia amaituta, lau urtekoa izanen baita txartela ematen denetik aurrera, ez du gehiago baliorik izanen, eta Orotz-Beteluko Udaletxean itzuli beharko da. Han, bidezko bada, berritu eginen da.

3. Ibilgailu txartelduna aparkatu ahalko da:

a) Ordutegi mugarik gabe, desgaitasuna dutenendako erreserbatuta eta seinalatuta dauden lekuetan.

b) Denbora tarte mugatu batean, bai zamalanetarako erreserbatuta dauden lekuetan bai seinale bidez aparkatzeko debekua adierazita dagoen tokietan bai bertzelakoetan, horretarako baimen espresurik bada.

4. Baimen hori izanagatik, ez du inolaz ere aparkatzen ahalko txartelaren titularra barnean ez bada, ezta oinezkoendako pasabideetan ere, edo espaloiaren gainean, geldialdi debekatua duten eremuetan, garraio publikoarentzat erreserbatutako erreietan eta, oro har, ibilgailuen nahiz oinezkoen joan-etorria larriki trabatzen den tokietan.

5. Txartela eskuratu zen herritik kanpo aparkatzen denean, herri horretan ezarritako arauak beteko dira.

6. Edozein arrazoi dela medio, txartela erabiltzeari utzi behar bazaio, Orotz-Beteluko Udaletxean itzuli beharko da, arrazoiak adierazita.

7. Txartela galdu edo norbaitek ebatsiz gero, hura eskuratu zen Udalean eman beharko da gertaeraren berri.

6. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste administratiboak dira:

–Txartela lortzeko aurkezten diren datu, ziurtagiri edo bertzelakoak faltsutzea, eta txartela lortzea eragotziko luketenak gordetzea.

–Orobat, txartelak baimen administratiborik gabe erabiltzea edo bertze baten txartelaz baliatzea edo, iruzur eginez, haien kopiak ateratzea.

Faltsutu dutenak eta txartelaren eskatzaileak izanen dira arau-hausteen erantzuleak.

Arau-hausteak zehatzeko, aldez aurretik zehapen espedientea irekiko da; betiere, ebazpenaren aitzin, entzunaldia emanen zaie interesdunei. Zehatzeko ahalmenaren gaineko Erregelamenduan xedatzen denari jarraituz tramitatuko da.

Azken xedapena

Bakarra.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

I. ERANSKINA

Aparkatzeko txartelaren eskaera, ezgaitasuna dutenentzat

Baliaezintasun iraunkorra duen gidariaren datuak:

Izena: ..................., NANa: ............., adinez nagusia eta herri honetako bizilaguna: ....................., karrika: ............................ zenbakia: ..........., telefonoa: ............

Honako hau adierazten dut:

Desgaitasun iraunkorra dudala, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizatearen Departamentuak jaulkitako ziurtagiriek erakusten duten bezala.

Eskatzen dut:

Desgaitasuna duten pertsonen aparkatzeko txartela emateko.

Aurkeztutako agiriak:

–Bi argazki, koloretakoak eta karnet tamainakoak.

–Elbarritasunaren ziurtagiriaren fotokopia eta jatorrizkoa.

–Osasun ziurtagiriaren fotokopia eta jatorrizkoa.

–Gidabaimen eguneratuaren fotokopia eta jatorrizkoa.

–Ibilgailuaren zirkulatzeko baimenaren fotokopia eta jatorrizkoa.

–NANaren fotokopia konpultsatua eta jatorrizkoa.

....................... (e)n, 200......(e)ko ................... aren ........(e)an.
(Eskatzailearen sinadura)

II. ERANSKINA

Aparkatzeko txartelaren eskaera, ezgaitasuna dutenentzat

Baliaezintasun iraunkorra duen pertsonaren datuak:

Izena: ......................., NANa: ......................, adinez nagusia eta herri honetako bizilaguna: .........................., karrika: ................................... zenbakia: ....................., telefonoa: ............

Honako hau adierazten dut:

Desgaitasun iraunkorra dudala, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizatearen Departamentuak jaulkitako ziurtagiriek erakusten duten bezala.

Eskatzen dut:

Desgaitasuna duten pertsonen aparkatzeko txartela emateko.

Ahaide zaintzailearen datuak:

1. Izena: ..................., NANa: ........................, helbidea: ..................... karrika: .................... zenbakia

Desgaitasuna duenarekiko harremana:

2. Izena: ..................., NANa: ........................, helbidea: ..................... karrika: .................... zenbakia

Desgaitasuna duenarekiko harremana:

Aurkeztutako agiriak:

–Karnet neurriko bi argazki, koloretakoak, desgaitasuna duen pertsonarenak.

–Elbarritasunaren ziurtagiriaren fotokopia eta jatorrizkoa.

–Osasun ziurtagiriaren fotokopia eta jatorrizkoa.

–Gidabaimen eguneratuaren fotokopia eta jatorrizkoa.

–Ibilgailuaren zirkulatzeko baimenaren fotokopia eta jatorrizkoa.

–NANaren fotokopia konpultsatua eta jatorrizkoa.

Eskatzaileak desgaitasuna duen pertsonarekin duen loturari buruzko datuak: NANa, familia liburua

....................... (e)n, 200......(e)ko ................... aren ........(e)an.
(Eskatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1313782