209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Noain Elortzibarko “El Mirador-Ikustegi Hiritartegia” Gizarte Etxeko erabiltzaileen arautegiaren 22. artikuluan.
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2013ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Noaingo “El Mirador-Ikustegi Hiritartegia” Gizarte Etxeko erabiltzaileen araudiaren 22. artikuluko aldaketa.

Erabaki hori 2013ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 3an.

Argitaratu zenetik 30 eguneko epea iragan baita inork espedientearen kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Udalak, 2013ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du. Hona hemen testu osoa:

Noaingo “El Mirador-Ikustegi Hiritartegia” Gizarte Etxeko erabiltzaileen araudiaren 22. artikulua (zehapenak) aldatu da, hori nahiko ez dela ikusi egin baita.

22. artikulua. Zehapenak.

Betebeharrak egin ezean aplikatuko diren neurriak:

Arau orokor gisa, zehapen prozedura honelaxe egonen da egituratuta:

1. Erabiltzaileek beren betebeharrak egin ezean aplikatuko diren neurriak:

–Lehenbiziko neurria gertatutakoaz hitz egitea izanen da beti.

–Bigarren neurria zehapen-prozedura abiaraztea izanen da.

Hutsegiteak honela kalifikatuko dira:

–Hutsegite arina.

–Hutsegite larria.

–Hutsegite oso larria.

–Hirugarren neurria hutsegitea larritzat jotzen denean aplikatuko da. Horrelakoren bat gertatuz gero, Partaidetza-Kontseiluko buruak, haren aholkuak entzunik, egindako kalteari dagozkion zehapena eta ordaina zehaztuko ditu, eta kasuaren jarraipenaz ere arduratuko da. Hutsegitea egin duena ezin izanen da zentroan sartu Partaidetza-Kontseiluak behin betiko erabakia hartu arte.

–Laugarren neurria hutsegite oso larria eginez gero aplikatuko da. Horrelako bat gertatuz gero, espedientea irekiko da eta Partaidetza-Kontseiluaren bilerarako deialdia eginen da. Kontseiluak kalteari dagozkion zehapena eta ordaina zehaztuko ditu, eta kasuaren jarraipenaz ere arduratuko da. Hutsegitea egin duena ezin izanen da gazteen lokalean sartu kontseiluak behin betiko erabakia hartu arte.

2. Arau-hausteen kalifikazioa.

1.–Hutsegite arina:

–Hutsegite arinak dira:

  • Noizean behin errespetua galtzea jendeari, hala zentroko erabiltzaileei nola profesionalei.
  • Arduradunen jarraibideak ez betetzea.
  • Besteak zor zaien errespetuarekin ez tratatzea (arraza, sexua, sexu-orientazioa, itxura etab.).
  • Hautapen edo portaera okerren ondorioz edota nahita arituta Udalaren materiala, altzariak edota instalazioa bera narriatu edo hondatzea, edo arrisku horretan jartzea.
  • Lokala garbi mantentzen ez laguntzea.
  • Ordutegia ez errespetatzea.
  • Barneko araubideko erregelamenduan ezarritako arauetako edozein ez betetzea, hutsegite larri edo oso larritzat hartzen direnak izan ezik.

Horiek guztiak eta Partaidetza-Kontseiluak zehazten dituenak hutsegite arinak dira.

Arau-hauste arina egiteagatik, zehapen hauetariko bat ezarriko zaio entitate edo subjektu arau-hausleari:

  • Gizarte Etxetik aldi baterako botatzea; 15 egunerako, gehienez ere.
  • Kargu hartze publiko edo pribatua.
  • Zehapen-gaztigua aplikatzea.
  • Arau-hauste arinen ondorioz instalazioetan, ekipamenduetan edo materialetan kaltea eragiten bada, zehapenean haren kostua ordaintzeko agindu ahal izanen da, baita betearazpenaren bidetik erreklamatu ere.

–Hutsegite arinen jakinarazpena:

Arau-hausleari zehapen-prozedura abiarazi dela jakinaraziko zaio, hutsegitea zein izan den zehazturik.

Hutsegite arinen instrukzioaz eta zehapenez Udaleko idazkaria eta Partaidetza-Kontseiluko burua arduratuko dira, Partaidetza Kontseiluak irizpena egin ondoren.

Arau-hauste eta zehapen arinak 6 hilabetera preskribatuko dira.

2.–Hutsegite larria:

–Hutsegite larriak dira:

  • Astebetean bost hutsegite arin pilatzea.
  • Jendeari modu larrian errespetua galtzea: erasoa, mehatxua, abusua, larderia.
  • Gaizki edo oker erabiltzearen ondorioz edo nahita Udalaren materiala, altzariak edota instalazioa bera hondatzea.
  • Lokalaren barruan estupefazienteak, tabakoa eta abar kontsumitzea.
  • Instalazioak hondatzen dituzten animalia edo gaiak sartzea.
  • Instalazioak nahita zikintzea edo hondatzea.
  • Kirol instalazio, ekipamendu eta/edo materialetan listu edo pixa egitea, zikintzea edo kalte egitea.
  • Instalazioetan sortutako kalte eta galeren zenbatekoa ez ordaintzea.
  • Instalazioaren barrenean ordena larriki nahastea dakarren edozer egitea edo ez egitea.

Arau-hauste larria egiteagatik, zehapen hauetariko bat ezarriko zaio entitate edo subjektu arau-hausleari:

  • Instalazioetatik aldi baterako kanporatzea; 6 hilabeterako, gehienez ere.
  • Arau-hauste larrien ondorioz instalazioetan, ekipamenduetan edo materialetan kaltea eragiten bada, zehapenean haren kostua ordaintzeko agindu ahal izanen da, baita betearazpenaren bidetik erreklamatu ere.

Arau-hauste eta zehapen larriak 2 urtera preskribatuko dira.

–Espedientea irekitzea:

1. Arau-hausleari hutsegitea jakinaraztea, zer gertatu den, arrazoiak eta data zehaztuta.

2. Jakinarazpena jasotzen duenetik arau-hausleak 15 eguneko epea izanen du bere eskubideen alde egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko.

3. Partaidetza-Kontseiluak zehapena proposatuko du espedientea aztertu ondoren.

4. Hutsegileei zehapenaren berri emanen zaie eta noiz aplikatuko den argituko (hartu-agiriarekin).

–Hutsegite larrien jakinarazpena:

  • Arau-haustea egin duten helduei edo adingabeen legezko tutoreari edo tutoreei jakinaraztea.
  • Idatzizko kargu-hartzea bidaliko da (hartu-agiriarekin), hutsegitea nolakoa izan den eta noiz egin den zehaztuta.

3.–Arau-hauste oso larria:

–Hutsegite oso larriak dira:

  • Urtebetean hiru arau-hauste larri egitea.
  • Jendeari behin eta berriro errespetua galtzea eta mehatxuak edo eraso fisikoak egitea, hala zentroko erabiltzaileei nola langileei. Nahita eraso egitea.
  • Materiala, altzariak edota instalazioa bera behin eta berriz gaizki edo oker erabiltzea edota nahita hondatzea. Gertaera horiek hutsegite arina eta larria sortzen dutenak baino gogorragoak dira.
  • Lokaleko edo erabiltzaileen zein langileen materiala edo beste edozein gauza lapurtu eta ebastea.
  • Lokalaren barruan drogak saltzea (estupefazienteak...).
  • Inor edozein arma mota aldean daramala instalazioetan sartzea.
  • Hutsegite larriagatik ezarritako zehapena ez betetzea.

Arau-hauste oso larria egiteagatik, zehapen hauetariko bat ezarriko zaio entitate edo subjektu arau-hausleari:

  • Instalazioetatik behin betiko kanporatzea.
  • Instalazioetatik aldi baterako kanporatzea; urtebeterako, gehienez ere.
  • Arau-hauste oso larrien ondorioz instalazioetan, ekipamenduetan edo materialetan kaltea eragiten bada, zehapenean haren kostua ordaintzeko agindu ahal izanen da, baita betearazpenaren bidetik erreklamatu ere.

Arau-hauste eta zehapen oso larriak 4 urteren buruan preskribituko dira.

–Zehapen mota:

Huts-egite oso larrietan, honako hauek ariko dira: Kontseiluko burua, Partaidetza-Kontseilua eta udal idazkaria edo haren legezko ordezkoa.

Hutsegite oso larria egiten dutenek aurre egin beharko diete haien ondoriozko erantzukizunei dirua ordainduta, kontraprestazioa emanda zein Gizarte Etxera aldi jakin batez ezin sartu izatea onartuta.

Hutsegite oso larriek berekin dakarte lokalera sartzeko debekua. Ondoren zehapena edo kontraprestazioa zehaztuko da eta beste aukerarik dagoen aztertuko.

Hutsegite oso larria gertatzen bada, parte diren guztiei entzungo zaie; baten bat adingabea izanez gero, legezko tutoreei ere deituko zaie biltzeko.

–Espedientea irekitzea:

1. Arau-hausleari hutsegitea(k) jakinaraztea, zer gertatu den, arrazoiak eta data zehaztuta.

2. Jakinarazpena jasotzen duenetik arau-hausleak 15 eguneko epea izanen du bere eskubideen alde egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko.

3. Partaidetza-Kontseiluak zehapena proposatuko du espedientea aztertu ondoren.

4. Zehapenaren berri emango da eta noiz aplikatuko den argituko (hartu-agiriarekin).

–Hutsegite oso larriaren jakinarazpena:

  • Arau-haustea egin duten helduei edo adingabearen legezko tutoreari edo tutoreei jakinaraztea.
  • –Idatzizko kargu-hartzea bidaliko da (hartu-agiriarekin), hutsegitea nolakoa izan den eta noiz egin den zehaztuta.

–Isunak.

Halaber, arau-hauste arinak 60 eurotik 99,99 euro bitarteko isunarekin zehatzen ahalko dira.

Arau-hauste larriak 100 eurotik 199,99 euro bitarteko isunarekin zehatzen ahalko dira.

Arau-hauste oso larriak 200 eurotik 400 euro bitarteko isunarekin zehatzen ahalko dira.

–Kalteei ordaina ematea.

Nolanahi ere, ordenantza honetan adierazten diren bidezko zehapenak ezartzean, bertzelakotu den egoera lehengoratzeko eskatuko zaio arau-hausleari. Arau-hausleek eragindako kalte-galerak erantzuleek konpondu edo ordainduko dituzte beti.

Udalak lehengoratzeko zein kalteak ordaintzeko eskaera bideratuko du, antolamendu juridikoan ezarritakoaren arabera eta hondatutako ondasuna nolakoa den kontuan hartuta.

Udalak derrigortuaren kontura eginen ditu egin beharrekoak gauzak arau-haustearen aurreko egoerara lehengoratzeko, non ez dituen arau-hausleak ordurako egin. Derrigortuari kostua eskatzeko, antolamendu juridikoan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2013ko urriaren 11n.–Jarduneko alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1314208