209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

1, 2 eta 3. aldaketak 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2013ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1/2013, 2/2013 eta 3/2013 aldaketak 2013ko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, delako aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Ezkabarten, 2013ko urriaren 17an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1314514