209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

3. aldaketak 2013ko aurrekontuan

Zizur Zendeako Udalak, 2013ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoarekin, hasiera batean onetsi zuen 2013. urteko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko espedienteak, kreditu transferentziaren (3/2013-1) eta kreditu bereziaren (3/2013-2) bidezkoak.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da eta Udalaren oholean paratzen, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea Udal Idazkaritzan aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraikiz, eta ohartarazten da ezen, aipatu epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aldaketa horiek behin betiko bihurtuko direla, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren arabera.

Gazolatzen, 2013ko urriaren 11n.–Alkatea, José Joaquín San Martín Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1314710