209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

2014rako aldaketa tarifa eta zerga-tasetan. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2013ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitaldirako aldaketa tarifa eta zerga-tasetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako oinarriak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, tarifa eta zerga-tasetan egin aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aldatuko den karga-tasa.

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa.

Aldatuko diren tarifak.

–Kiroldegia eta pistak.

Cintruenigon, 2013ko urriaren 22an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1314713