209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

6. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Onespena

Udalak, 2013ko urriaren 17an egin osoko bilkura berezian, kontu-hartzailearen txostena ikusirik, hasiera batean onetsi zuen 2013rako luzatutako aurrekontuan aldaketa egiteko 6/2013 espedientea, diru-sarreren bidez kreditu hau sortzea jasotzen duena:

Kredituaren sorrera diru-sarrera bidez.

Gastuen kontu-sail hau sortu edo handitu da:

441-62101. Sareak paratzeko eta zolatzeko obraren VI. fasea: 774.858,73 euro.

Baliabide hauen bitartez finantzatuko da:

1-75523. Sareak paratzeko eta zolatzeko obraren VI. faserako Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza: 774.858,73 euro.

Irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, aurrekontuan aldaketa egiten delarik diru-sarrera bidezko kredituen sorreraren bitartez, aski izanen da entitateak osoko bilkuran erabakia hartzea, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 285.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2013ko urriaren 21ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1314689