209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

5. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Udalak, 2013ko urriaren 17an egin osoko bilkura berezian, kontu-hartzailearen txostena ikusirik, hasiera batean onetsi zuen 2013rako luzatutako aurrekontuan 5. aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitateko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesdunek hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik egin gabe iragaten bada, delako aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen dena bete beharrez.

Cintruenigon, 2013ko urriaren 21ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1314672