209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Barillasko Udalak, 2013ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 01/2013 aldaketa, Udalaren 2013ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Barillasen, 2013ko urriaren 18an.–Alkatea, José Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1314702