209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Estatuko Administrazio Orokorrarekiko eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko esparru-hitzarmenari atxikitzea, herritarra artatzeko bulego integratuen sarea ezartzeko

Barañaingo Udalak, 2013ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Estatuko Administrazio Orokorrak eta Nafarroako Foru Komunitateak 2013ko abenduaren 15ean sinatu zuten esparru-hitzarmenari atxikitzea, hartatik heldu diren betebeharrak bere gain hartuz eta klausula guztiei men eginez. Hori 2011ko 44. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean, eta 2011ko 54. Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18an. Hitzarmenaren helburua zen Nafarroako lurralde esparruan herritarrak artatzeko bulegoen eredu integratua ezartzea.

Aipatu atxikimendua onartuta eta esku hartzen duten administrazioek protokoloa sinatuta, argitara ematen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatu esparru-hitzarmenaren 12. klausula bete beharrez, argitalpen horrek bere ondorioak izan ditzan 10. klausulak ezartzen duen gisan.

Barañainen, 2013ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1314656