209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

2014ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete dadin, Aranaratxeko Udalak, 2013ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, ondokoa.

ERABAKI DU:

1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioan, 2014rako karga-tasa hauek finkatzea:

–Katastro balioaren 0,53, landalurreko ondasunetarako.

–Katastro balioaren 0,41, hirilurreko ondasunetarako.

2. Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %2.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: %1.

4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

–2,2ko portzentajea epealdi guztietarako, 1etik 20 urtera bitarte.

–Karga-tasa: %8.

5. Ura:

–24 euroko kuota finkoa.

–Kontsumoa: 0,35 euro/metro kubikoa.

6. Belarrak:

–Azienda larria: 2,49 euro buruko.

–Azienda xehea: 0,38 euro buruko.

Erabaki honek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta horren kontra ohiko errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Aranaratxen, 2013ko urriaren 21ean.–Alkatea, Alfonso Ulibarri Iparraguirre.

Iragarkiaren kodea: L1314670