209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Aberingo Udalak, 2013ko urriaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa xehakatua hasiera batean onestea Aberingo Udal Planean. Xedea da posible izatea azalera gutiagoko lurzatien banantzea, baita bertzelako etxebizitza mota batzuk ere, Aberinen nahiz Muniainen lehenagotik dauden alde zaharretara egokituagoak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79. artikuluetan xedatuaren indarrez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aberinen, 2013ko urriaren 22an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1314704