209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

540/2013 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dauden Bigarren Hezkuntzako institutuetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetako Eskola Kontseiluak hautatu, eratu eta haien zati bat berritzeko jarraibideak onesten dituena.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du institutuetako Eskola Kontseiluak hautatu, eratu eta haien zati bat berritzeko, hezkuntza komunitateko sektore guztien parte hartzea bermatzeko asmoz.

Ebazpen honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuen Eskola Kontseiluak hautatu, eratu eta haien zati bat berritzeko jarraibideak onestea, ondoko arau hauek kontuan harturik: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Bigarren Hezkuntzako institutuen Erregelamendu Organikoa onetsi zuen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretua (II. tituluko II. kapitulua. A. “Institutuko Eskola Kontseilua” eta hirugarren xedapen iragankorra) eta Helduen Oinarrizko Hezkuntza arautu eta ikasketa horien egitura eta curriculuma ezartzen dituen uztailaren 20ko 61/2009 Foru Dekretua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dauden Bigarren Hezkuntzako institutuetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetako Eskola Kontseiluak hautatu, eratu eta haien zati bat berritzeko jarraibideak onestea, baita haien eranskina ere. Hona hemen:

I.–Aplikazio eremua.

1. Ebazpen hau Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan aplikatuko da, baldin eta:

–Eskola Kontseiluak lehenbiziko aldiz hautatu behar badituzte.

–Eskola Kontseiluen zati bat berritu behar badute, hau da, erdietako bat berritu behar badute hartan hautatutako kideak egoteko denbora bukatu delako.

2. Erdietako bakar bat ere berritu behar ez bada, zuzendariak ebazpen hau aplikatzen ahalko du, Eskola Kontseiluen bi erdietako sektore batean edo gehiagotan postu hutsak daudenean.

II.–Hautapen prozesua prestatzea.

1. Ebazpen honek aipatzen dituen ikastetxeetako Eskola Kontseiluak hautatu eta haien zati bat berritzeko deialdia otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren II. tituluaren II. kapituluko A letran (“Institutuko Eskola Kontseilua”) eta hirugarren xedapen iragankorrean horri buruz ezarritakoari lotuko zaio. “Félix Urabayen” Nafarroako Helduen Bigarren Hezkuntzako institutuak, aldiz, 61/2009 Foru Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoari jarraituko dio.

2. Institutuetako zuzendariek hezkuntza komunitateko sektore bakoitzaren hauteskunde errolda eginen dute. Hauek dira errolda horretan jaso beharreko datuak: boto eskubidea dutenen izena, deiturak eta NANa edo dokumentu baliokidea.

3. Halaber, zuzendaritzek Hauteskunde Batzordeko kide titular eta ordezkoak hautatzeko jendaurreko zozketak antolatuko dituzte, publikotasun eta berdintasun printzipioak bermatuz. Orobat, behar diren prestaketa lan guztiak eginen dituzte hauteskunde prozesuaren jarduketak errazteko.

III.–Hauteskunde Batzordea.

1. Hauteskunde Batzordea, hauteskunde prozedurari ekiteko, jendaurreko ekitaldian eratuko da azaroaren 6tik aurrera. Hauteskunde Batzordeak kide hauek izanen ditu:

–Ikastetxeko zuzendaria, buru izanen dena.

–Irakasle bat.

–Ikasleen aita, ama edo legezko ordezkari bat.

–Ikasle bat.

–Administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

Batzordeko kide guztiak, titularrak zein ordezkoak, zuzendaria izan ezik, zozketa bidez hautatuko dira hauteskunde errolda bakoitzean inskribaturik daudenen artetik.

2. “Félix Urabayen” Nafarroako Helduen Bigarren Hezkuntzako Institutuko Hauteskunde Batzordeak ez du gurasoen sektorearen ordezkaririk izanen.

3. Hala ere, ebazpen honen I.2 puntuan azaltzen den kasuan, bete behar ez den sektorekoak diren batzordekideak parte hartzetik salbuesten ahalko ditu zuzendariak.

4. Hauteskunde Batzordeak mahaien eraketa sustatu behar du, eta bai titularrak bai ordezkoak izendatu.

5. Hauteskunde Batzordearen eskumenak otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 11. eta 12. artikuluetan eta ebazpen honetan adierazitakoak dira.

6. Artikulu horietan xedatutakoaz gain, Hauteskunde Batzordeak eskumena izanen du hauteskunde prozesuan sor daitezkeen gatazkak ebazteko.

IV.–Hauteskunde mahaiak.

1. Bozketa egunean irakasleendako, ikasleendako, gurasoendako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileendako hauteskunde mahaiak eratuko dira, otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 14., 15.,16. eta 17. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Hauteskunde mahaiek bozketa arautu, bozkatzearen zuzentasuna begiratu eta botoak kontatuko dituzte.

2. Irakasleen hauteskunde mahaiko kideak ikastetxeko zuzendaria, mahaiburu lanetan ariko dena, ikastetxean antzinatasun handiena duen irakaslea eta antzinatasun txikiena duena izanen dira. Azken horrek idazkari lana eginen du. Antzinatasun bereko irakasle batzuk baldin badaude, antzinatasun handienekoen artean irakasle zaharrena izanen da mahaikide, eta antzinatasun txikienekoen artean gazteena.

3. Gurasoen hauteskunde mahaiko kideak ikastetxeko zuzendaria, mahaiburu lanetan ariko dena, eta lau guraso edo legezko ordezkari, zozketaz aukeratuak, izanen dira. Haietatik gazteenak idazkari lana eginen du.

4. Ikasleen hauteskunde mahaiko kideak ikastetxeko zuzendaria, mahaiburu ariko dena, eta bi ikasle, zozketaz aukeratuak, izanen dira. Ikasle zaharrenak idazkari lana eginen du.

5. Administrazioko eta zerbitzuetako langileen hauteskunde mahaiko kideak ikastetxeko zuzendaria, mahaiburu ariko dena, ikastetxeko idazkaria eta, langile horien artetik, institutuan antzinatasun handiena duena izanen dira. Hautesleak bost baino gutxiago baldin badira, bozketa irakasleen hauteskunde mahaian eginen da, beste hautestontzi batean.

V.–Hautatu beharreko ordezkariak eta hautagaien zerrendak.

1. Sektore bateko kide guztiek eskubidea dute hautesle eta hautagai izateko, otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 13. artikuluak irakasleen sektorerako aipatzen dituen berezitasunak kontuan harturik.

Hori dela eta, kontuan izan behar da gurasoen ordezkaria hautatzeko eta hautatua izateko eskubidea ikastetxeko ikasleen aitak eta amak daukatela edo, halakorik izanez gero, legezko ordezkariak.

2. Eskola Kontseilua osatzeko modua otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarrita dago.

3. Eskola Kontseiluaren erdia bi urtetik behin berrituko da, lehenbizi erdia eta gero beste erdia. Agintaldiari eta hautatu beharreko ordezkarien kopuruari dagokienez, deialdi honetan berritu behar den erdia zein den kontuan harturik, otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio. Erdi bakoitzeko ordezkarien kopurua, sektore bakoitzean, ebazpen honen eranskinean ageri da.

4. “Félix Urabayen” Nafarroako Helduen Bigarren Hezkuntzako Institutuan, beste institutuetan gurasoei dagokien ordezkaritza ikasleei emanen zaie, hautapen prozesu baten bidez.

5. Hautagaiak idazki bat igorri behar dio Hauteskunde Batzordeari, hautagaiaren sinadura jarrita eta NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia atxikirik.

6. Hauteskunde Batzordeak hautagaien zerrendak onartzeko epea paratuko du eta kontuan hartuko du, betiere, hautagaien behin-behineko zerrenda argitaratzeko egunaren eta hauteskundeen egunaren artean zazpi egun naturaleko tartea utzi behar dela gutxienez.

Hautagai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren kontra erreklamazioa egiten ahalko da, zerrenda argitara eman eta hurrengo egun baliodunean, eta Hauteskunde Batzordeak horren gainean ebatziko du, aurkeztu eta hurrengo bi egun balioduneko epean. Hartzen den erabakiaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean; errekurtsoa jarrita ere, prozesua ez da etengo.

7. Sektore batean aurkeztutako hautagai kopurua berritu beharreko ordezkarien kopuruarekin alderatuz gero berbera edo txikiagoa bada, Hauteskunde Batzordeak besterik gabe aldarrikatuko ditu aurkeztu diren hautagaiak.

VI.–Hauteskunde prozesua.

1. Eskola Kontseiluetako sektoreen ordezkarien hauteskundeak 2013ko azaroaren 20tik abenduaren 13ra bitarte, biak barne, eginen dira.

Bozkatzeko orduak hautesleen parte-hartzea errazteko moduan ezarriko dira.

2. Hauteskunde Batzordeak berariazko boto paper ereduak onartzen ahal ditu. Haietan hautagaien izenak agertuko dira, lehenbiziko deituraren arabera alfabetikoki sailkatuak. Gurasoen edo ikasleen sektoreetan hautagaien zerrenda bat baino gehiago izanez gero, hautagai bakoitzaren izenaren azpian kide diren elkartearen edo erakundearen izena agertuko da. Hautagai bakoitzaren izenaren aurrean laukitxo bat jarriko da. Boto emaileak gurutze bat jarriko du laukitxoan edo laukitxoetan, kasuan-kasuan, botoa zein hautagairentzat den adierazteko.

3. Irakasleen sektoreko ordezkariak otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 14. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz hautatuko dira.

Zuzendariak klaustro berezirako dei eginen du, irakasleen ordezkariak hautatzeko prozesua zuzenduko duen hauteskunde mahaia eratzeko. Bozketak boto zuzen, sekretu eta delegaezinaren bidez eginen dira. Irakasle bakoitzak gehienez lau izen paratuko ditu bere boto paperean, bete beharreko postuak sei direnean, hiru izen lau edo bost postu bete behar direnean, bi izen hiru bete behar direnean, eta izen bakarra bat edo bi direnean. Aurreneko bozketan behar adina irakasle hautatzen ez badira, ekitaldi berean bigarren bozketa eginen da kopuru horretara iristeko.

4. Gurasoen sektoreko ordezkariak otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 15. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz hautatuko dira. Bozketa prozesua zuzenduko duen hauteskunde mahaia eratuko da. Bozketa boto zuzen, sekretu eta delegaezinaren bidez eginen da. Hautesle bakoitzak gehienez ere bi izen idatziko ditu bere boto paperean hautatu behar diren ordezkariak hiru direnean, eta izen bakarra, berriz, bat edo bi hautatu behar direnean. Hautesleek beren nortasuna frogatu beharko dute NANa edo agiri baliokide bat aurkeztuz, eta ez da botoa ematerik izanen hauteskunde mahaiari dagokion frogagiria aurkeztu gabe.

Ikasleen gurasoek botoa posta bidez eman dezakete. Bi gutun-azal erabiliko dira: kanpokoan, ikastetxeko Hauteskunde Batzordera igorriko baita, NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia eta bigarren gutun-azala sartuko dira. Bigarrenaren barnean boto papera sartuko da. Postaz bozkatzen duten hautesleek gutun-azal frankeatu bat igortzen ahalko dute, edo gutun-azal bikoitza Hauteskunde Batzordeak horretarako zehaztuko duen postontzian sartu. Hautesleek behar den dokumentazioa eskatuko diote Hauteskunde Batzordeari eskubide hori erabili ahal izateko. Hauteskunde Batzordeak gorde eginen ditu bozketa ixteko ezarritako ordua baino lehen posta bidez jasotako botoak, eta ordu hori iritsi baino lehentxeago hauteskunde mahaiari emanen dizkio. Geroago iristen diren botoak ez dira kontatuko.

5. Ikasleen sektoreko ordezkariak otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 16. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz hautatuko dira. Bozketa prozesua zuzenduko duen hauteskunde mahaia eratuko da. Bozketa boto zuzen, sekretu eta delegaezinaren bidez eginen da. Hautesle bakoitzak gehienez ere bi izen idatziko ditu bere boto paperean hautatu behar diren ordezkariak hiru direnean, eta izen bakarra, berriz, bat edo bi hautatu behar direnean. Bozketa egiteko Hauteskunde Batzordearen jarraibideei atxikiko zaizkie hautesleak.

6. Administrazioko eta zerbitzuetako langileen sektoreko (AZL) ordezkariak otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz hautatuko dira. Hautesle bakoitzak hautagai bakarrari emanen dio botoa. Bozketak boto zuzen, sekretu eta delegaezinaren bidez eginen dira.

7. Hezkuntza-arreta osagarriko langileen (HAOL) ordezkaria hautatzeko bozketa boto zuzen, sekretu eta delegaezinaren bidez eginen da, irakasleen hauteskunde mahaian, beste hautestontzi batean. Hautesle bakoitzak hautagai bakarrari emanen dio botoa. Hezkuntza-arreta osagarriko langileen ordezkaria Eskola Kontseiluko lehen erdiko parte izanen da, eta bere kargua utziko du hautatutako erdi horri dagokion epea bukatutakoan.

VII.–Postu hutsak betetzea.

1. Ebazpen honen I.2 puntuan ezarritakoari jarraikiz, zuzendariak hauteskundeetarako dei egiten ahalko du sektoreetan diren postu hutsak betetzeko, erdi batean edo bietan, betiere postu hutsak ordezkoen zerrendaren bitartez betetzerik izan ez denean.

Postu hutsak esleitzeko, boto gehien dituen hautagaiak agintaldi luzeena hartuko du, eta haren agintaldia amaituko da ordezten duenaren agintaldiak amaitu behar duen egun berean.

2. Bi erdietako bat berritu behar duten institutuek postu hutsak esleitzeko deskribatu duten prozesua erabiliko dute berritu beharrekoa ez den erdiko postu hutsak betetzeko, hala egokitzen denean.

Hala gertatuz gero, sektore bakoitzean boto gehien eskuratzen dituzten hautagaiei berritzen ari den erdiko postuak esleituko zaizkie, eta hurrengoek beste erdiko postu hutsak beteko dituzte. Azken ordezkari horien agintaldia sektore bakoitzean ordeztutakoen agintaldiak bukatu behar egun berean bukatuko da.

3. Sektore bateko hautagaien kopurua bi erdietan bete beharreko postu hutsen kopurua adinakoa bada, hauteskunde batzordeak zehaztuko du erdiko bati edo besteari esleitzeko prozedura.

VIII.–Botoak kontatzea, aktak egitea eta hautetsiak aldarrikatzea.

1. Hauteskunde egintza bakoitzean, bozketa bukatu eta gero, mahaiak botoen kontaketa eginen du.

Botoak baliogabetzeko irizpide orokorrez gainera (fondokoak eta formakoak), batzordeak ereduren bat onartzen badu boto paperetarako, beste eredu batean ematen diren botoek ere ez dute baliorik izanen.

Botoak ekitaldi publikoan kontatu ondotik, mahaikide guztiek sinatu beharreko akta eginen da, honako datuok bildu beharko dituena: aurkeztutako hautagaien zerrenda eta bakoitzak lortutako boto kopurua; Eskola Kontseiluko kide izateko aukeratuen zerrenda eta gerta daitezkeen postu hutsak betetzeko ordezkoen zerrenda, horietako bakoitzak lortu duen boto kopurua adierazita eta horren arabera ordenatuta. Hauteskunde mahai bakoitzak ikastetxeko Hauteskunde Batzordeari igorriko dio akta, hautetsien aldarrikapena egin dezan.

2. Bozketetan berdinketarik izanez gero, hauteskunde mahaiak eginen duen zozketaren bidez eginen da hautaketa. Hauteskunde Batzordeari igortzen zaion aktan horren berri emanen da.

3. Hauteskunde Batzordeak, mahaiek boto-kontaketa eta aktak egin ondotik, hautetsien aldarrikapena eginen du. Batzordearen erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ikastetxeko zuzendariak, Hauteskunde Batzordeko burua den aldetik, ebazpen honen eranskinean ageri den ereduaren araberako akten kopiak igorri beharko ditu Hezkuntza Departamentuko Ikasketak Antolatzeko Atalera, sektore guztietako bozketak amaitu eta hiru egun balioduneko epean.

IX.–Kide izendatuak.

1. Otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 8. artikuluak dioen moduan, Eskola Kontseiluko kide izanen dira ikastetxea dagoen herriko udaleko zinegotzi edo ordezkari bat, bai eta legez eratuta dagoen eta ordezkaritza zabalena duen guraso elkarteko aita edo ama ordezkari bat ere.

2. Hauteskunde Batzordeak ikastetxea kokatuta dagoen herriko udalari eskatuko dio Eskola Kontseiluko kide izateko zinegotzi edo ordezkari bat izenda dezala.

3. Bat-egiteen ondoriozko ikastetxeek herri batean baino gehiagotan dauden eraikinak erabiltzen dituztenean, ukitutako udalen artean akordiorik ez bada, biztanleen kopuruaren ordenari segituz -biztanle gehien duen herritik hasita- izendatuko dituzte udalek ikasturte bakoitzerako ordezkariak. Gainerako udalen ordezkariek ere esku hartzen ahal dute Eskola Kontseiluan, hitza dutela baina botorik ez.

4. Halaber, ikastetxean ordezkaritza zabalena duen guraso elkarteari eskatuko zaio Eskola Kontseiluko kide izateko ordezkaria izenda dezala. Ondorio horietarako, ordezkaritza zabalena duen guraso elkartea izanen da hauteskunde erroldak onartzen diren egunean elkarteko kide diren familia kopuru handiena duena, guraso elkartearen idazkariak aurkeztutako ziurtagirian adierazita. Hauteskunde batzordeak edozein unetan eska dezake egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkeztutako datuak egiazkoak direla frogatzeko.

Elkarte horren izendapenerako proposamenik ez bada edo ikastetxean horrelako elkarterik ez bada, postu huts hori beteko du gurasoen sektoreko ordezkoen zerrendan lehenbiziko dagoen hautagai ez-hautetsiak, eskola kontseiluaren zati bat berriz berritu arte.

5. Halaber, 300 ikasle baino gehiago izan eta gutxienez ere bi lanbide arlo ematen dituzten institutuetan edo ikasleen %25 gutxienez lanbide heziketan ari direnetan, Hauteskunde Batzordeak institutuaren jardunaren esparruan ordezkaritza zabalena duen enpresaburuen elkarteari eskatuko dio ordezkari bat izenda dezala, 25/1997 Foru Dekretuaren 8.2.h artikuluak dioenari jarraikiz. Eskola Kontseiluan hitza izanen du baina botorik ez.

6. Ikastetxeko guraso elkarteak izendatutako ordezkaria, udaleko zinegotzi edo ordezkaria eta, horrelakorik bada, enpresaburuen elkarteak proposatzen duen ordezkaria, Eskola Kontseiluaren bi erdietako baterako hauteskundeak egitean berrituko dira, hau da, bi urtetik behin, edo lehenago, haiek izendatu zituen organoak erabakitzen duenean.

7. Guraso elkarteak bi urterako izendatuko du bere ordezkaria, baina horrek bere kargua epe hori igaro baino lehen uzten badu, guraso elkarteak beste ordezkari bat proposatuko du gelditzen den aldirako. Proposamen hori bi hilabeteko epean egin ezean, toki hutsa gurasoen sektoreko zerrendan lehena dagoen ordezkoak beteko du, Eskola Kontseiluaren zati baten berritzea egin arte.

X.–Eskola Kontseilua eratzea.

1. Hautetsien aldarrikapena egin eta ondoko zazpi egun naturaleko epean, zuzendariak Eskola Kontseilua eratzeko bilkurarako deia eginen du.

2. Eskola Kontseilua eraturik geldituko da nahiz eta ikastetxeko eskola komunitateko sektoreren batek –sektore horri egotzi dakizkiokeen arrazoiengatik– ordezkariak hautatu gabe izan.

XI.–Ikasle kopurua aldatzeak ekartzen dituen ondorioak.

Hauteskunde hauetan Eskola Kontseiluaren zati bat, hots, bi erdietako bat, berritu behar duten institutuek ikasle kopuruan aldaketa izan baldin badute eta, horren ondorioz, Eskola Kontseiluaren osaeran ere aldaketa egin behar baldin badute, kasu bakoitzean berritu behar den erdia moldatuko dute dagokion osaera berriari egokitzeko, ikastetxeak duen ikasle kopuruaren arabera, otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 9. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz. Beste erdiari dagokion kide kopuruan ez da aldaketarik eginen kontseiluaren zati bat berritzen denean.

XII.–Hezkuntza-arreta osagarriko langileak.

Hezkuntza bereziko unitateak dituzten institutuetan hezkuntza-arreta osagarriko langileen ordezkari bat ere izanen da Eskola Kontseiluko kide.

XIII.–Prozesuaren bermea.

1. Ikastetxeetako Eskola Kontseiluak behar bezala eratu daitezen, behar diren neurriak hartuko dituzte Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, ikastetxeetako zuzendariek eta Hauteskunde Batzordeek; orobat, bermatuko dute kasuan kasuko prozesuetan eskola komunitateko sektore guztiek parte hartzen dutela, horretarako erraztasunak emanez.

2. Ebazpen honen eta bere eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta eranskina Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Ikasketak Antolatzeko Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen honek eta dagokion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.

Iruñean, 2013ko urriaren 15ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

ERANSKINA

Eskola Kontseiluak hautatzea, haien zati bat berritzea edo sektoreak osatzea, Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan (2013-2014)

1.–IKASTETXEAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK

Izena: ........................................................................................................................

Herria: .......................................................................................................................

Helbide elektronikoa: .................................................................................................

Telefonoa: .................................................................................................................

Fax-a: ........................................................................................................................

300 ikasle bitarte 300 ikasle baino gehiago

2.–ESKOLA KONTSEILUA HAUTATZEKO MODUA

2. a) 300 ikaslera bitarte

* Kontseiluaren lehenbiziko hautaketa

* Kontseiluaren zati bat berritzea:

1. erdia (2 irakasle, aita/ama 11 eta ikasle 12 eta HAOL 1)

2. erdia (3 irakasle, aita/ama 13, ikasle 12 eta AZL 1)

* Sektoreak osatzea (berritu behar ez den erdiko postu hutsak bete behar direnean edo, hala egokituz gero, bietakoak direnean soilik bete)

Irakasleen sektorea

Gurasoen sektorea

Ikasleen sektorea

Administrazioko eta zerbitzuetako langileen sektorea

2. b) 300 ikasletik gora

* Kontseiluaren lehenbiziko hautaketa

* Kontseiluaren zati bat berritzea:

1. erdia (3 irakasle, aita/ama 11 eta ikasle 12 eta HAOL 1)

2. erdia (3 irakasle, aita/ama 13, 2 ikasle2 eta AZL 1)

* Sektoreak osatzea (berritu behar ez den erdiko postu hutsak bete behar direnean edo, hala egokituz gero, bietakoak direnean soilik bete)

Irakasleen sektorea

Gurasoen sektorea

Ikasleen sektorea

Administrazioko eta zerbitzuetako langileen sektorea

(1) ‘’Felix Urabayen’’ NHBHIn ikasle bat egonen da haren partez.

(2) DBHko 1. mailatik hasita.

(3) ‘’Felix Urabayen’’ NHBHIn 2 ikasle egonen dira haren partez.

3.–AURKEZTUTAKO HAUTAGAIEN ZERRENDA ETA LORTUTAKO BOTOEN KOPURUA (boto kopuruaren arabera ordenatuta)

Irakasleak

Gurasoak

MOTA4

IZENA

BOTOAK

MOTA4

IZENA

BOTOAK

Ikasleak

AZL / HAOL

MOTA4

IZENA

BOTOAK

MOTA4

IZENA

BOTOAK

(4) RE: berritu behar den erdirako hautatutako ordezkaria; CV: sektoreen ordezkaritza osatzeko hautagaia; CS: ordezkoen zerrendarako hautagaia.

4.–HAUTESKUNDEETAKO PARTAIDETZA ETA HAUTATUTAKO ORDEZKARIAK

Irakasleak

Gurasoak

Ikasleak

AZL

HAOL

Errolda osoa

Boto emaileak (kopurua eta %)

Erdi bakoitzerako aurten hautatutako hautagaien kopurua

1. erdia

2. erdia

1. erdia

2. erdia

1. erdia

2. erdia

2. erdia

1. erdia

5.–ESKOLA KONTSEILUAREN OSAERA BERRIA

5. a) Eskola Kontseiluaren kide ez-hautetsiak

Kontseiluko burua: ...........................................................................................................................................................................................................................................

Ikasketaburua: .................................................................................................................................................................................................................................................

Idazkaria: .........................................................................................................................................................................................................................................................

Ordezkaritza zabalena duen guraso elkartearen ordezkaria5-6: .......................................................................................................................................................................

Udaleko zinegotzi edo ordezkaria6: .................................................................................................................................................................................................................

Enpresaburuen erakundearen ordezkaria6-7: ...................................................................................................................................................................................................

5. b) Eskola Kontseiluko kide hautetsiak

1. erdiko kideak

Irakasleak

Gurasoak edo tutoreak

Ikasleak

HAOL

2. erdiko kideak

Irakasleak

Gurasoak edo tutoreak

Ikasleak

AZL

(5) Izendapenik izan ezean, gurasoen ordezkoen zerrendako lehenbiziko hautagaiak beteko du toki hutsa. NHBHIren kasuan desagertu egin da figura hori.

(6) Bi urtetik behin berritzen da.

(7) 300 ikasle baino gehiago dituzten eta gutxienez ere bi lanbide arlo ematen dituzten ikastetxeetarako, edo ikasleen %25 gutxienez lanbide heziketako ikasketetan ari diren ikastetxeetarako.

6.–ORDEZKOEN ZERRENDA (Boto kopuruaren arabera ordenatua)

Irakasleak

Gurasoak

Ikasleak

AZL

HAOL

Hautagaiak

Botoak

Hautagaiak

Botoak

Hautagaiak

Botoak

Hautagaiak

Botoak

Hautagaiak

Botoak

7.–HAUTESKUNDE MAHAIAK

Irakasleak

Gurasoak edo tutoreak

Ikasleak

Administrazio eta zerbitzuetako lang.

Kideen sinadura

Eguna:

Kideen sinadura

Eguna:

Kideen sinadura

Eguna:

Kideen sinadura

Eguna:

.................(e)n, 20....eko .............aren ..............(e)an
Ikastetxeko zuzendaria

F1314456

Iragarkiaren kodea: F1314456