209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

505/2013 EBAZPENA, urriaren 2koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana onesten duena, 2013-2014 ikasturterako.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuaren I. kapituluko 2. artikuluan ezartzen denez, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua legeak betearazten dituen administrazio organoa da. Gainera, hezkuntza administrazioa eta ikastetxeak gainbegiratzen eta ebaluatzen ditu, bai eta aholku ematen ere, eta haientzat txostenak egiten ditu, hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzeko asmoz. Foru dekretuaren 3. artikuluan, hezkuntzako ikuskapenaren eginkizunak aipatzen dira, helburu horiek betetzeko.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana erakunde plangintzarako oinarrizko tresna da, eta urtero agintzen du hezkuntzako ikuskatzailetzak Nafarroako Foru Komunitatean garatu beharreko jarduketa multzoa, araudiak agintzen dizkion funtzioen eta eskudantzien zehaztapen gisa.

Orobat, 80/2008 Foru Dekretuak honako hau xedatzen du 18. artikuluan: “Hezkuntzako Ikuskapenaren epe ertaineko gidalerroak islatzen dituen agiri instituzionala da plan estrategikoa” eta plan honek “helburuak, estrategiak eta barne ekintzako ildoak ezarriko ditu, eta Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko da”. Eta 19.1 artikuluak hauxe xedatzen du: “Plan estrategikoa urteko jarduketa planen bidez garatu eta zehaztuko da. Urteko plan horiek Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira”.

Irailaren 13ko 467/2013 Ebazpenaren bidez, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Plan Estrategikoa onetsi zen, 2013-2017 eperako, eta orain Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana ezarri behar da, 2013-2014 ikasturterako.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak 2013-2014 ikasturterako jarduketa argi eta zehatza ezartzea ahalbidetzen duten helburuak, jarduerak, baliabideak eta denborak aurreikusten ditu plan horrek.

Plan horren bidez modu koherentean antolatu eta sistematizatu nahi da Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eguneroko lana, horrela, Zerbitzuko kideen lana erraztu, testuinguru batean sartu eta koordinatzeko.

Bestetik, abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, 9. artikuluan, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren egiturari esleitzen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana onestea 2013-2014 ikasturterako. Hona hemen

OINARRIAK

1. Urteko Jarduketa Plana.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren jarduerak urteroko plangintza eta berrikuspena eskatzen du, hezkuntza sistemaren errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean erantzun eraginkorra eman ahal izateko. Urteko jarduketa plan hau ikuskatze jarduera 2013-2014 ikasturtean bideratuko duen lan esparrua da.

Indarra duen araudiak Hezkuntzako Ikuskatzailetzari esleitzen dizkion eginkizunen garapenean txertatzen dira Urteko Jarduketa Planean ageri diren zerbitzu edo jarduketa guztiak.

Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko hezkuntza sistema osatzen duten ikastetxe, programa, zerbitzu eta jarduera guztiak sartzen dira planaren aplikazio eremuan. Testuinguru horretan, planak lehentasuna ematen dio Ikuskatzailetza ikastetxean agertzeari, ikastetxea oinarrizko hezkuntza erakundea baita, bai eta hezkuntza prozesuaren garalekua ere.

Plana prestatzerakoan kontuan hartu dira Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen 80/2008 Foru Dekretuan xedatutakoa, 2013-2017 ikasturterako Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Plan Estrategikoan ezarritakoa, Ikuskapen Zerbitzuaren antolaketa eta funtzionamendua berrikustearen emaitzak, 2012-2013ko Urteko Planaren ebaluazioa eta Hezkuntza Administrazioak 2013-2014 ikasturterako dituen eskaera berriak.

2. Urteko Jarduketa Planaren helburuak.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren 2013-2014 ikasturteko Urteko Jarduketa Planaren helburuak honako hauek dira:

a) Ikuskatzailetzak ikastetxeei, Hezkuntza Departamentuari eta hezkuntza komunitate osoari ematen dizkien zerbitzuen plangintza ziurtatzea.

b) Ikuskatzailetzaren jarduketak zehaztea kontrolaren eta gainbegiratzearen arloan.

c) Ikuskatzaileek ikastetxe, irakasle eta programak ebaluatzeko egin behar dituzten jarduketak ezartzea.

d) Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistema ebaluatzeko Ikuskatzailetzak egin beharreko jarduketak zehaztea eta Ebaluazio Institutuari laguntzea Nafarroako ikastetxeetan egiten diren nazioko edo nazioarteko ebaluazioak egiten.

e) Ikastetxeentzako aholkularitza jarduketak identifikatzea.

f) Hezkuntza administrazioari informazioa emateko eta Hezkuntza Departamentuko bestelako zerbitzuekin elkarlanean aritzeko jarduketak ezartzea.

g) Hezkuntzako Ikuskatzailetzaren eginkizunen esparruan, ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko jarduketak identifikatzea.

h) Ikuskatzailetzaren jarduketak zehaztea ikasleak eskolatzeko arloan.

i) Ikuskatzaileen jarduketak ezartzea, ikastetxeetako irakasleen plantillak zehazteko.

j) Planaren definizioaren, ezarpenaren eta jarduketen hobekuntzaren gaineko erantzukizunak zehaztea.

k) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren kalitatea kudeatzeko sistemak mantentzea, planaren helburuak lortzeko.

l) Kalitatea kudeatzeko sistemen ezarpena ebaluatzea ikastetxeetan.

m) Zerbitzuko langileen ezagupenak berritu eta handitzeko jarduerak zehaztea, planean aurreikusitako zerbitzuak ematean kalitatea eta bikaintasuna lortzearren.

n) Ondorioak atera eta proposamenak egitea, egindako jarduketei buruzko txosten eta azterlanak eginez.

o) Kasuan kasuko ikasturtearen ekintza estrategikoaren plana diseinatu eta gauzatzea, helmuga estrategikoak lortzeko aurrera egiteko moduan.

3. Urteko Jarduketa Planaren edukia.

2013-2014 Urteko Jarduketa Planean zenbait zerbitzu edo jarduera sartzen dira, hain zuzen ere Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak zerbitzu horien hartzaileen premiei eta espektatibei erantzuna emateko egin beharko dituenak. Zerbitzu horietako bakoitza prozesu elkartu baten bidez ematen da.

Ebazpen honen I. eranskinean (Prozesuen matrizea) 2013-2014 ikasturtean garatu nahi diren funtsezko eragiketa prozesuak, bezeroei zerbitzu ematekoak, agertzen dira.

II. eranskinean (Urteko Jarduketa Plana) Zerbitzuko kideek egin beharreko zerbitzu eta jarduerak zehaztu dira, honako hauek adierazita: epeak, emaitzak, arduradunak eta ebaluatzeko adierazleak.

III. eranskinean (Ekintza Estrategikoaren Plana) ikasturte honetarako ezarritako helmuga estrategikoak lortzea ahalbidetuko duten prozesu eta proiektuen diseinua eta garapena ezarri dira.

IV. eranskinean (Jarraipena eta ebaluazioa), jarraipen sistema bat aurreikusi da, II. eranskinean (Urteko Plana) aipatutako zerbitzu eta jardueren lorpen maila neurtzeko, aldaketa beharrak atzemateko eta, hala badagokio, behar diren doikuntzak egiteko.

4. Erantzukizunak.

Plan honek bere baitako zerbitzu eta jarduketen diseinuan, ezarpenean, jarraipenean eta hobekuntzan erantzukizunak zehazten ditu. Era berean, planaren garapen egokirako, zerbitzuko zuzendariak atalburu, koordinatzaile eta ikuskatzaile desberdinei bestelako eginkizun eta zereginak esleitzen ahalko dizkie.

Ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuak Hezkuntzako Ikuskatzailetzari esleitzen dizkion eskumenak erabiliz, ikuskatzaileak ikastetxeei argibideak, aholkuak eta orientabideak emanen dizkie etengabe, bitarteko lana eginen du eta, hezkuntza komunitateak eskatuz gero, behar duten laguntza emanen die, deusetan galarazi gabe irakaslana, ikastetxeak eta, oro har, hezkuntza sistema etengabe hobetzera bideratutako kontrol, gainbegiratze eta ebaluazio lanak.

5. Kalitatea kudeatzeko sistema.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzeko hasitako prozesuarekin bat, 2013-2014 ikasturtean, finkatu diren azpiprozesuak ezartzen jarraituko du, baita prozesu berriak ezartzen ere, uste baita sistema horrek Zerbitzuaren funtzionamendua arindu eta koherenteagoa eta homogeneoagoa egiten duela eta, aldi berean, ikuskatzaileen praktika hobetzen laguntzen duela.

6. Prestakuntza instituzionala.

Era berean, Prestakuntza Plan Instituzionala gauzatzea aurreikusten da, beharrezkoa izanen duten planaren eremuetan ezagutzaren garapenerako tresna egoki gisa. Prestakuntza Instituzionalaren 2013-2014 Planaren bidez zehaztuko da prestakuntza ekintza horien garapena.

Prestakuntza instituzionaleko jarduerak nahitaezkoak izanen dira eta lanorduetan eginen dira.

7. Jarraipena eta ebaluazioa.

Planaren jarraipena eta ebaluazioa zonako lantaldeen bilera arruntetan eta koordinatzaileek Zerbitzuko zuzendariarekin egin beharrekoetan gauzatuko da. Egindako lanak ebaluatu eta Urteko Jarduketa Plana aurrera eramateko behar diren neurri zuzentzaileak sartuko dira bilera horietan.

Ikasturtea bukatutakoan, arduradunek planaren betetze mailaren azken ebaluazioa eginen dute. Ondorio nagusiak Zerbitzuko urteko memorian jaso, eta Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari helaraziko zaizkio.

Horretarako Ebazpen honen IV. eranskinean (Jarraipena eta ebaluazioa) heldu den eredua erabiliko da.

8. Aurreikusitako aldaketak.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Plana, berez, eginkizunak ongi mugatuak dituen laneko baliabidea da.

Hala ere, planaren dinamikaren eta hezkuntza errealitatearen ondoriozko beharren arabera, beharrezkoa da aurrera eramaten den bitartean aldaketak egiteko modua izatea.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak edozein unetan egiten ahalko ditu aldaketa horiek; Zerbitzuko zuzendariak ere egin ditzake, presako jarduketaren bat egin beharra dagoela uste duenean. Betiere, zuzendari nagusiari horren berri eman beharko dio.

Hezkuntza Departamentuko gainerako zerbitzuetako zuzendariek ikuskapenaren gainean proposatzen dituzten jarduketetarako, oniritzia eman beharko du Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak, zeinek haien bideragarritasuna baloratu beharko baitu Urteko Planaren arabera.

Bigarrena.–Ebazpen honen eta oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hirugarrena.–Ebazpena eta oinarriak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorriko dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2013ko urriaren 2an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

I. ERANSKINA

Prozesuen matrizea

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua - 2013-2014 ikasturtea

PROZESUAK

AGIRIA

JABEA

FUNTSEZKO ERAGIKETA PROZESUAK (Bezeroentzako zerbitzua)

PRODUKTUA EGITEA

MP07

Zerbitzuaren plangintza eta diseinua

–Katalogoa eta zerbitzuen gutuna onestea

–Zerbitzu berriak diseinatu eta garatzea

–Hasierako plangintza

–Txostenak egin eta ikus-onestea

–Ikastetxeekiko harremanak: bisita

PR0701

PR0702

PR0703

PR0704

PR0705

Zerbitzuko zuzendaria

Zerbitzua ematea

Kontrola eta gainbegiratzea

PR0711

–Ikasturte hasierako gainbegiratzea: ikastetxeen antolamendu alderdiak

–Ikastetxeen urteko plangintza gainbegiratzea: Urteko programazio orokorra eta memoriak

–Ikasketen jarraipena

–Irakasleen hutsegite-parteak gainbegiratzea

–Ikastetxeetan ikur, logotipo eta idazkunen erabilera baimendu eta kontrolatzea

–Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea

–Aniztasunari arreta emateko programen eskaerak gainbegiratzea

–Agirien egiazkotasuna gainbegiratu eta ikus-onestea

–Ikastetxe pribatu itunduen eskola jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea

–Zerbitzu osagarriak gainbegiratzea: jantokia eta garraioa

SB071101

SB071102

SB071103

SB071104

SB071105

SB071106

SB071107

SB071108

SB071109

SB071110

Ikuskatzailea

Ikastetxe, irakasle eta programen ebaluazioa

PR0712

–Ikastetxeetako funtzionamenduaren ebaluazioa

–Ikastetxeetako hobekuntzarako planen jarraipena

–Ikastetxeetako kalitatea kudeatzeko sistemaren ebaluazioa

–Irakaslanaren ebaluazioa: irakasleen borondatezko ebaluazioa

–Irakaslanaren ebaluazioa: zerbitzu berezien ebaluazioa

–Irakaslanaren ebaluazioa: praktiketako funtzionarioen ebaluazioa

–Irakaslanaren ebaluazioa: lehen urteko lanbide-jardunaren ebaluazioa

–Zuzendaritza lanaren ebaluazioa

–Programen ebaluazioa

SB071201

SB071202

SB071203

SB071204

SB071205

SB071206

SB071207

SB071208

SB071209

Ebaluazio Atala

Sistemaren ebaluazioa eta adierazleak

PR0713

–Diagnostikoko ebaluazio orokorra

–Zentsuko ebaluazio diagnostikoa

–Ebaluazio proiektu nazionaletan eta nazioartekoetan parte hartzea

–Nafarroako hezkuntzako adierazleen sistema

–Ikastetxeetako emaitza akademikoak aztertzea

SB071301

SB071302

SB071303

SB071304

SB071305

Ebaluazio Atala

Ikastetxeei aholku ematea

PR0714

–Ikastetxeei arauen gaineko aholkuak ematea

–Ikastetxeei antolaketaren eta curriculumaren gaineko aholkuak ematea

–Gurasoei eta ikasleei aholkuak eta orientazioa ematea

SB071401

SB071402

SB071403

Ikuskatzailea

Hezkuntza administrazioari informazioa eta laguntza ematea

PR0715

–Hezkuntza administrazioak eskatzen dituen txosten eta azterlanak egitea

–Hezkuntza itunei buruzko txostena egitea

–Eskolatze-aldia malgutzearen gaineko txostena egitea

–Premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko baimena emateko txostenak egitea

–Espazioen beharrari buruzko txostena egitea

–Ikuskapeneko esku-hartzea, informazio publikoa eskuratzeko eskaeren aurrean.

–Ikasketa berriak baimentzeari buruzko txostena egitea

–Ikastetxeak baimendu, ireki eta ixteko txostena egitea

–Eskola espazioen desafektazioari buruzko txostena egitea

–Irakasleen alorreko batzorde eta epaimahaietan parte hartzea

–Ikasleak ebaluatzeko batzorde eta epaimahaietan parte hartzea

–Departamentuak sortutako batzorde eta lantaldeetan parte hartzea

–Departamentuaren arau-proposamenak berrikustea

–Ikastetxetako zuzendarien aukeraketan parte hartzea

–Ikastetxeetako zuzendarien izendapen bereziaren proposamena

SB071501

SB071502

SB071503

SB071504

SB071505

SB071506

SB071507

SB071508

SB071509

SB071510

SB071511

SB071512

SB071513

SB071514

SB071515

Ikuskatzailea

Bizikidetza

PR0716

–Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak

–Ikuskatzaileen esku-hartzea, ikasleei hezkuntza-neurriak aplikatzeko prozeduren eta/edo ikastetxez aldatzeko proposamenaren aurrean

–Ikuskatzaileen esku-hartzea, eskolako jazarpena gertatzen denean

–Ikuskatzailearen esku-hartzea, kontratua suntsitzeko prozeduran

–Funtzionarioen aurkako diziplina espedienteak tramitatzea

–Ikuskatzailearen esku-hartzea, laneko jazarpena gertatzen denean

–Erreklamazio eta salaketei buruzko txostenak egitea

–Ikuskatzailearen esku-hartzea, hezkuntza komunitatean alarma sortzen duten gertakari larriak daudenean

SB071601

SB071602

SB071603

SB071605

SB071606

SB071607

SB071608

SB071609

Bizikidetza Arloa

Eskolatzea

PR0717

–Hezkuntza eskaintzari buruzko proposamena egin eta ikastetxeei jakinaraztea

–Ikastetxeetako ikasleen eta taldeen errolda eta eguneratzea

–Eskolatze prozesua koordinatzea eta ikasleak ikastetxeetan onartzeko prozesua gainbegiratzea

–Ikasleen eskolatzeari buruzko azterlanak egitea

–Ikasleen eta gurasoen eskolatzeari buruzko argibide eta aholkuak

SB071701

SB071702

SB071703

SB071704

SB071705

Eskolatze Arloa

Plantillak zehaztea eta baliabideen aurreikuspena egitea

PR0718

–Ikastetxeen plantilla organikoari buruzko proposamena zehaztea.

–Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea

–Irakasle ibiltarien ibilbideak antolatu eta gainbegiratzea

–Hezkuntzako giza baliabideen beharrei eta erabilerari buruzko azterlanak

SB071801

SB071802

SB071803

SB071804

Baliabideen Plangintza Arloa

II. ERANSKINA

Urteko Jarduketa Plana

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua - 2013-2014 ikasturtea

EGUTEGIA

(Egitea)

ZERBITZUA-JARDUERA

EMAITZA

APLIKAZIO EREMUA

ARDURADUNA

(Jabea)

ADIERAZLEA

(Ebaluazioa)

OHARRAK

Kodea

Izena

Txostena / Bisita

Data

Ikasturte osoan

SB071401/02

Ikastetxeentzako aholkularitza eta orientazioa, eta araudiari, antolaketari eta curriculumari buruzko informazioa

Noizean behingo txostena

Jarraitua

Ofizioz eta hezkuntza administrazioak eta eskola-elkarteak eskatuta

Ikuskatzailea

Zuzendaritza taldeek aholkularitzarekin duten gogobetetasun indizea

Etengabeko lana eginen da, ofizioz edo alderdi batek eskatuta.

Aholkularitza, orientazioa eta laguntza, erantzuna emateko ikastetxeetako ekimenei, ikuskatzaileari proposatutako proiektuetan, planetan eta gai garrantzitsuetan

Ikasturte osoan

SB071104

Irakasleen hutsegite-parteak gainbegiratzea

Soldaten deskontu proposamena, hala badagokio

Hilekoa

Ikastetxe publikoak

Ikuskatzailea

Soldaten deskontuen proposamen-txostenen %100 epean igorriak, eredu normalizatuaren arabera

Ikuskatzailea beharrezkoa denean arituko da arlo honetan

Ikasturte osoan

SB071501

Hezkuntza administrazioak eskatzen dituen txosten eta azterlanak egitea

Txosten eta azterlanak, eskatuta

Jarraitua

Hezkuntza sistemaren elementu eta alderdiak

Zerbitzuko zuzendaria

Azterlan-txostenen %100 epean igorriak, eredu normalizatuaren arabera

Azterketa: material didaktikoak nola egokitzen zaizkion Nafarroako curriculum ofizialari (1. hiruhilekorako aurreikusia)

Ikasturte osoan

PR0715

Zerbitzuko zuzendariak eskatuta lanak egitea

Eskaeraren arabera

Jarraitua

Ikastetxe publikoak eta itunduak

Zerbitzuko zuzendaria

Lanak epe barnean eginak

Behar denean, parte hartzea batzordeetan, lekualdatze lehiaketetan, oposizioetan, departamentuko arauzko proposamenak berrikusten...

Ikasturte osoan

SB071605

Ikuskatzailearen esku-hartzea, kontratua suntsitzeko prozeduran

Noizean behingo txostena

Jarraitua

Ikastetxe publikoetako irakasleak

Bizikidetzako koordinatzailea

Ikuskatzailea

Suntsitze-proposamenei buruzko txostenen eta espedienteen %100 epean igorriak, eredu normalizatuaren arabera

Irakasle kontratudunen irakasteko gaitasunari buruzko txostenak prestatzea

Ikasturte osoan

SB071606

Diziplina espedienteak instruitzea

Noizean behingo txostena

Jarraitua

Ikastetxe publikoetako irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileak

Bizikidetzako koordinatzailea

Ikuskatzailea

Txostenen %100 epean eginak, eredu normalizatuaren arabera

Ikastetxe publikoetan zerbitzuak ematen dituzten langileei diziplina espedienteak instruitzea

Ikasturte osoan

SB071607

Ikuskatzaileen esku-hartzea, laneko jazarpena gertatzen denean

Noizean behingo txostena

Jarraitua

Ikastetxe publikoetako irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileak

Bizikidetzako koordinatzailea

Ikuskatzailea

Txostenen %100 epean emanak, eredu normalizatuaren arabera

Laneko jazarpen kasuen salaketei buruzko txostenak aztertzea, igortzea, eta kasua bada, egitea.

Ikasturte osoan

SB071602/3/8/9

Erreklamazio eta salaketei eta eskolako bizikidetza kasuei buruzko txostenak egitea

Eskaeraren arabera

Jarraitua

Ikastetxe publikoak eta itunduak

Bizikidetzako koordinatzailea

Txostenen %100 epean emanak, eredu normalizatuaren arabera

Ikasleen diziplina espedienteak, eskolako jazarpena, hutsegite larriagatik ikastetxez aldatzea, erreklamazio eta salaketak eta ikastetxeetan bestelako gertakari larriak

Ikasturte osoan

SB071702/3/4/5

Ikasleen errolda eta eguneratzea. Eskolatzearen koordinazioa eta gainbegiratzea eta ikasleak onartzea. Azterlanak egitea. Ikasleei eta gurasoei buruzko argibide eta aholkuak

Txostenak / elkarrizketak

Jarraitua

Ikastetxe publikoak eta itunduak

Eskolatzeko koordinatzailea

Kasuan kasuko jarduerak egitea ezarritako jarraibideekin bat

Ikuskatzailea beharrezkoa denean arituko da arlo honetan

Iraila

SB071802

Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena doitzea

Ikastetxearen txostena

irailaren 10a

Taldeetan edo ikasleen egoera administratiboan aldaketak dituzten ikastetxe publikoak

Baliabideen plangintzako koordinatzailea

Ikastetxeen %100k plantilla epean

Ikastetxeak eskatuta arituko da ikuskatzailea, edo ofizioz, hala behar denean

Iraila

SB071107

PCA-DC-PCPI eskabideak gainbegiratzea

Noizean behingo txostena

irailaren 10a

Ikastetxeko zuzendariaren eskaerari jarraikiz

Ikuskatzailea

Ikastetxeen %100 gainbegiraturik

Doikuntza, iraileko deialdiaren ondotik

Iraila

SB071601

Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak

Txostena

Espedientea jasotzen denetik 15 eguneko epea.

Ikastetxeko zuzendariaren eskaerari jarraikiz

Bizikidetzako koordinatzailea

Txostenen %100 epean, eredu normalizatuaren arabera

Ikastetxeak eskatuta arituko da ikuskatzailea

Iraila

SB071801

Ikastetxeen plantilla organikoari buruzko proposamena zehaztea

Ikastetxearen txostena

Ira. 16-27

Ikastetxe publikoak

Baliabideen plangintzako koordinatzailea.

Ikastetxeen %100k plantilla epean egina

Estatuko izaera duten lanpostuak betetzeko lehiaketa

Iraila-

azaroa

SB071101

Ikasturte hasierako gainbegiratzea:

Hasierako fasea: ikasturteko hasierako antolaketa gainbegiratzea ikastetxe publikoetan

2. fasea: talde eta irakasleen ordutegiak, titulazioak eta abar gainbegiratzea.

Bisita eta hasierako faseko eta bigarren faseko emaitzen txostena

Bisita: ira. 20

Hasierako faseko txostena: ira. 30

2. faseko txostena: aza. 25

Ikastetxe publikoak

Ikastetxe guztiak

Ikuskatzailea

Ikastetxeen %100 gainbegiraturik

Ikastetxeen %100 gainbegiraturik

Hasierako fasea: bisita ikastetxe publikoetara (bisitaren gida) eta ikasturte hasierako egoerari buruzko txostena

2. fasea: aldaketen errekerimendua. Ikastetxe publikoetako irakasleen ordutegiak onestea EDUCA bidez.

Iraila-

azaroa

SB071803

Ibilbideak gainbegiratu eta ikus-onestea

Ikus-onetsi eta artxibatzea

Aza. 25

Ikastetxe publikoak: irakasle ibiltariak funtzionamendurako plantillan

Baliabideen Plangintza Arloko koordinatzailea

Ikuskatzailea

Ikastetxeen ibiltaritzako egoera-orrien %100 epean ikus-onetsiak

Kontrol Administratiboaren eta Artxiboaren Bulegoak emanen ditu ibiltaritzako egoera-orriak

Urria

SB071501

Ikastetxeetan ingelesez ikasteko programa ezartzeari buruzko txostenak egitea.

Ikastetxearen txostena

Urriaren 1-15

Behar diren ikastetxe publikoak

Zerbitzuko zuzendaria

Txostenen %100 epean aurkeztuak

Hizkuntzen Zerbitzuak eskatuta

Urria

SB071305

Ikastetxeetako emaitza akademikoak itzultzea

Helbide elektronikoa

Urriaren 1-15

Ikastetxe guztiak

Ebaluazio Ataleko burua. Ikuskatzailea

Ikastetxeen %100

Ikuskatzaileak eta ikastetxeek educa-ren bidez eskuratuko dituzte txostenak

Urria-

apirila

SB071102

SB071602/3

Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen urteko plangintza gainbegiratzea (UPO):

Bizikidetza planen kontrola

Ikastetxea bisitatzea

Esku-hartzeko plangintzaren arabera

HLHko eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak

Bizikidetzako koordinatzailea

Plan eta araudien %100 gainbegiraturik

Urteko plangintza orokorra ikuskatzea, egiaztatzeko bizikidetza plana barnean duela, eta araudiarekin bat datorrela.

Urria-

Abendua

SB071203

Ikastetxeetako kalitatea kudeatzeko sistemen ebaluazioa

Baimena berritzea (ziurtagiria berritzea)

Ikastetxea bisitatzea

Ikastetxearen txostena

Urr. 28 - ab. 20

Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak proposatutako ikastetxeak

Kalitateko koordinatzailea

Txostenen %100 ikastetxeei igorriak

Norentzat: 5 ikastetxe eskatzaile

Abendua: txostena

Apirila: auditoretza ixtea

Urria-

apirila/ekaina

SB071208

Zuzendaritza eginkizuna ebaluatzea (LOE)

Banakako txostena

Apiril. 25. Azken ebal.

Ekain. 30 (jarraipena).

LOEko prozedura arruntaren bidez izendatutako zuzendariak

Ikuskatzailea

Zuzendarien %100 ebaluaturik

Kargua bukatzen duten zuzendarientzako azken txostena: apirilaren 25a

Gainerako zuzendarien jarraipen txostena: ekainaren 30a

Urria-

apirila/ekaina

SB071102/

SB071202

Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen urteko plangintza gainbegiratzea (UPO):

Hobekuntza planen jarraipena eta gainbegiratzea.

Ikastetxea bisitatzea eta txostena

Apirila: ikastetxe arruntetako jarduketaren bukaera

Ekaina: ikastetxe lehenetsiak

HLHko eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak

Ebaluazioko koordinatzailea. Ikuskatzailea

Ebaluazio Ataleko burua

UPO: ikastetxeen %100

Hobekuntza planak, ikastetxe publikoen %90

Memoria, urteko plangintza orokorra eta EDCren txostenak.

Hobekuntza planak

Dokumentazio lagungarria

Otsaila

SB071701

Hezkuntza eskaintzari buruzko proposamena egin eta ikastetxeei komunikatzea

Txostenak / elkarrizketak

Urtarrila: HLH

Martxoa: irakaslea

Ikastetxe publikoak eta itunduak

Eskolatzeko koordinatzailea

Ikastetxeen %100ek eskaintza dute eta horren berri eman da

Ikuskatzaileak gainbegiratuko du eskolatze proposamena bere ikastetxeetarako

Otsaila-

apirila

SB071203

Ikastetxeetako kalitatea kudeatzeko sistemen ebaluazioa

Hasierako ebaluazioa

Ikastetxea bisitatzea

Ikastetxearen txostena

Apirilaren 30a: txostena

Ekainaren 30a: ixtea

Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak proposatutako ikastetxeak

Kalitateko koordinatzailea

Txostenen %100 ikastetxeei igorriak

Norentzat: 6 ikastetxe eskatzaile

Otsaila-

martxoa

SB071209

Eskolaldi etengabea eta malgua Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan ezarri ondoko jarraipena.

Ikastetxearen txostena

Jarduteko plangintzaren arabera

Ikastetxe esperimentalak

Zerbitzuko zuzendaria

Txostenen %100 epean aurkeztuak

Zehazteke

Martxoa

SB071206

Irakaskuntza lanaren ebaluazioa: praktiketan ari diren irakasleak

Banakako txostena

Jarduteko plangintzaren arabera

2013-2014 aldian praktikaldian egonen diren maisu-maistrak eta BHko irakasleak

Ikuskatzailea

Irakasleen %100 ebaluatuak

Behar denean ikastetxeko ikuskatzaileak esku hartuko du

Martxoa-

apirila

SB071303

PISA 2012ko emaitzak itzultzea

Bisita

Jarduteko plangintzaren arabera

50 ikastetxetako lagina

Ebaluazio Ataleko burua

Lagineko ikastetxeen %100

Ebaluazio Atalak emanen du ikastetxe bakoitzaren txostena

Apirila

SB071514

Zuzendariak hautatzeko batzordeetan parte hartzea (LOE)

Bisita

Aktak

Apirilaren 20a

Ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzea

Ikuskatzailea

Proposamen txostenen %100 epean emanak, eredu normalizatuaren arabera

Giza Baliabideen Zerbitzuak eginen du deialdia

Apirila

SB071101

Prestakuntza ziklo bateko irakasleen lan plangintza gainbegiratzea lantokietako prestakuntzaldian

Noizean behingo txostena

Jarduteko plangintzaren arabera

Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak

Ikuskatzailea

LP dela-eta irakastorduak gutxitzeari buruzko ikastetxeko lanerako planen %100 gainbegiratuak

Ikuskatzailetzak emandako ereduaren araberako lanerako plana eginen du ikastetxeak

Apirila

SB071205

Irakaskuntza lanaren ebaluazioa: zerbitzu bereziak

Banakako txostena

Apirilaren 30a

Ikastetxe publikoak

Ikuskatzailea

Txostenen %100 epean aurkeztuak

Parte hartzen duten irakasle zerrendaren eta inplikatutako ikuskatzaileen berri emanen da

Maiatza

SB071502

Hezkuntza itunen aldaketei buruzko txostenak egitea

Ikastetxearen txostena

Jarduteko plangintzaren arabera

Ikastetxe itunduak

Ikuskatzailea

Txostenen %100 epean eginak

Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuaren eskaeraren arabera

Maiatza-

Ekaina

SB071802

Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea

Ikastetxearen txostena

Maiatzaren 12a: Haur Eta Lehen Hezkuntza

Maiatzaren 23a: Bigarren Hezkuntza

Ikastetxe publikoak

Baliabideen Plangintza Arloko koordinatzailea

Ikastetxeen %100k plantilla epean

Zerbitzuko bileran aurkeztuko dira jarraibideak

Maiatza-

Ekaina

SB071106

Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea

Ikastetxearen txostena

–Ikastetx., maiatz. 30

–Ikusk., ekain.13

Ikastetxe guztiak

Ikuskatzailea

Txostenen %100 epean onartuak

Laburpenen %100 epean eginak

Prozesuko ikuskatzaile arduradunak baimendutako Nafarroako Gobernuaren Haur Eskolak eta Iruñeko Udalarenak

Maiatza-

ekaina

SB071515

Ikastetxeetako zuzendarien izendapen bereziaren proposamena

Banakako txostena

apirilaren 25a

I.E. agintaldi berritzea duten ikastetxeak hautagairik gabe

Ikuskatzailea

Proposamen txostenen %100 epean emanak, eredu normalizatuaren arabera

Zuzendariaren kargua hutsik geratzen bada

Ekaina-

uztaila

SB071601

Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak

Noizean behingo txostena

Espedientea jasotzen denetik 15 eguneko epea.

Batxilergoko 2. maila, deialdiaren arabera

Ikastetxeko zuzendariaren eskaerari jarraikiz

Bizikidetzako koordinatzailea

Txostenen %100 epean aurkeztuak

Kasua bada, adituaren txostena izanen dute

Ekaina

SB071107

PCA-DC-PCPI eskabideak gainbegiratzea

Noizean behingo txostena

ekainaren 30a

Ikastetxeko zuzendariaren eskaerari jarraikiz

Ikuskatzailea

Ikastetxeen %100 gainbegiraturik

Kasuan kasuko ikus-onetsiak eginen dira araudiarekin bat

Ekaina

SB071503/04

ACNEESek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko txostenak prestatzea, eta malgutzea

Noizean behingo txostena

15 egun, Ikasketen Antolamenduak bidaltzen duenetik

Ikastetxeko zuzendariaren eskaerari jarraikiz

Ikuskatzailea

Proposamen txostenen % epean emanak, eredu normalizatuaren arabera

Alderdi batek eskatuta

Uztaila-

abuztua

SB071109

Ikastetxe pribatu itunduen eskola jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea

Ikastetxearen txostena

Ikastetxeak:

–Osag. eta zerb. ekain. 20

–Eskolaz kanp. irail. 30

Ikuskapena:

–Osag. eta zerb. abuzt. 12

–Eskolaz kanp. urri. 14

Ikastetxe itunduak

Ikuskatzailea

Txostenen %100 epean, eredu normalizatuaren arabera

104/2012 FD, 146/2002 FD aldatzen duena

III. ERANSKINA

Ekintza Estrategikoko Plana

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua - 2013-2014 ikasturtea

FUNTSEZKO ARLOA

HE: HELMUGA ESTRATEGIKOAK (lortu beharreko emaitzak)

EKINTZAK

GILTZA PROZESUAK / PROIEKTUAK (ikuspuntua)

ADIERAZLEA (lorpen mailaren ebaluazioa)

JABEA (arduraduna)

KONTROLA ETA GAINBEGIRATZEA

Ikasturte hasierako gainbegiraketa birdefinitzea, ikastetxeen aldez aurreko aholkularitza bultzatzeko, esaterako gai hauetan: hasierako antolamendurako eta funtzionamendurako jarraibideak, araudia eta urteko programazio orokorra. Halaber, jarduketa bideratzea, baliabideak optimizatzeko eta emaitzak hobetzeko helburuz

Ikasturte hasierako gainbegiraketa birdefinitzea

Ikasturte hasierako gainbegiratzea: ikastetxeen antolamendu alderdiak

(SB071101)

Hasmenta gainbegiratzeko prozesua birdefinitua

Ikuskatzailea

EBALUAZIOA

Ikastetxeak hobetzeko planen segimendua berrikustea, emaitzetara bideratutako ikuspuntuarekin, eta, horretarako, irakasle taldeek esku hartuko dutela bermatzea, eta jarduketari adibide-izaera ematea

Hobekuntza planen prozesuaren jarraipena birdefinitzea

Ikastetxeen hobekuntzarako planen jarraipena

(SB071202)

Hobekuntza planen prozesua birdefinitua

Ebaluazio Atala

Zuzendaritza eginkizunaren ebaluazioa birdefinitzea eta erraztea, ikastetxeetako errealitateei egokituz

Zuzendaritza eginkizunaren ebaluazio prozesua birdefinitzea

Zuzendaritza lanaren ebaluazioa

(SB071208)

Zuzendaritza eginkizunaren ebaluazio prozesua birdefinitua

Ikuskatzailea

IKASTETXEEI LAGUNTZA ETA SOSTENGUA EMATEA

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren urteko jarduketa planean jarduera ireki bat sartzea, aholkularitzarako, orientaziorako eta laguntzarako, erantzuna emanen diena ikastetxeetako ekimenei, ikuskatzaileari proposatutako proiektuetan, planetan eta gai garrantzitsuetan

Ikastetxeei aholku ematea

(SB071401/02/03)

Zerbitzua emateko beste prozesu batzuk

(SB07YYZZ)

Urteko Ikuskapen Jarduketa Planean sartzea jarduketa

Zerbitzuko zuzendaria

LIDERGOA, HEZKUNTZAKO BERRIKUNTZAN

Ikastetxeetako programa eleaniztunen (ingelesez ikasteko programak, atal elebidunak...) aholkularitzan eta gainbegiratzean parte hartzea, zerbitzu eskudunekin elkarlanean

Programa eleaniztunetan ikuskapen arloko esku-hartzerako protokoloa egitea

Ikastetxeei antolamenduaren eta curriculumaren gaineko aholkuak ematea

(SB071402)

Programen ebaluazioa

(SB071209)

Ikuskatze jarduketa epean zehaztua

Ikuskatzailea

EGITURA ETA ANTOLAKETA

Ikuskapen zonen funtzionamendua bultzatzeko protokoloa ezartzea

Ikuskapen zonen funtzionamenduaren protokoloa egitea

Zonen funtzionamenduaren protokoloa egina

Zerbitzuko zuzendaria

KALITATEA ETA IKT

Ikuskatzailearen profila zehaztea Educan

Ikuskatzailearen profila aztertzea Educarako

Ikuskatzailearen profil berriarekin sartzea Educan

Zuzendaritzaren albokoa

IV. ERANSKINA

Jarraipena eta ebaluazioa

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua - 2013-2014 ikasturtea

ZERBITZUA-JARDUERA
(1)

ARDURADUNA
(Jabea)

EPEA

JARDUEREN EGOERA: HG/BG/AJ/AG
(2)

BALORAZIO OROKORRA
(3)

HOBEKUNTZARAKO PROPOSAMENAK (4)

Oharrak:

(1) II. eranskinean (Urteko Jarduketa Plana) aurreikusitako jardueren zerrenda eginen da.

(2) Aurreikusitako jarduerak zein egoeratan dauden azalduko da, honela: HG (hasi gabe dagoen jarduera), BG (burutu gabe dagoen jarduera), AJ (amaitutako jarduera), AG (epean amaitu gabe dagoen jarduera, amaitzeko erabaki bereziren bat behar duena).

(3) Urteko Jarduketa Planean aurreikusitako epeetan zein mailataraino lortu den azalduko du. Betetze mailaren erreferentzia gisa plan horretan ezarritako adierazlea erabiliko da (ezarrita dagoenean). Adierazlea zehaztuta ez badago, ahal dela zerbitzu-jardueren kuantifikazioa aipatuko da.

(4) Bakar-bakarrik zailtasunik izan bada eta/edo helmugak epean bete ez badira eta/edo hobekuntzak proposatzen badira.

F1313652

Iragarkiaren kodea: F1313652