2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena
Anueko Udalak, 2013ko irailaren 13an egin bilkura arruntean, aldaketa xehakatua hasiera batean onetsi zuen Anueko Udal Planean, Egozkueko 4. poligonoko 266. lurzatiei dagokienez. Juan Alemán Larreguik sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Olaguen (Anue), 2013ko irailaren 13an.–Alkatea, Raúl Pascal Egozcue.
Iragarkiaren kodea: L1313011