187. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Ameskoabarreneko Udalak, 2013ko irailaren 10ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

–Hasiera batean onestea aldaketa hau, 2013ko ekitaldiko aurrekontuan:

101.072,22 euroko kreditu berezia sortzea 751-60106 kontu-sailean (harreralekuaren eta aparkalekuaren egokitzapena, Urederrako natur erreserban), honen kontura finantzatua:

78000.–FEADER, diru-laguntza.

40.094,33

75500 Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza

32.804,45

87000 Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

28.173,44

GUZTIRA

101.072,22

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Ameskoabarrenen, 2013ko irailaren 10ean.–Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L1312984