99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

30/2012 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Carmen Moneo Vilda andrea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Ebaluazio eta Kalitate Zerbitzuari atxikitako Kalitatearen eta Etengabeko Hobekuntzaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

2012ko apirilaren 25eko eskabide orriaren bidez, Carmen Moneo Vilda andreak adierazi du uko egiten diola bere burutzari, hots, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Ebaluazio eta Kalitate Zerbitzuari atxikitako Kalitatearen eta Etengabeko Hobekuntzaren Ataleko burutzari.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak 27.3 artikuluan ezartzen du atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak Foru Komunitateko funtzio publikoari buruzko legedian ezartzen denari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoko estatutuen (irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi eta abuztuaren 24ko 129/2011 Foru Dekretuaren bidez aldatuen) 15. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Carmen Moneo Vilda andrea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Ebaluazio eta Kalitate Zerbitzuari atxikitako Kalitatearen eta Etengabeko Hobekuntzaren Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusiari eta Ebaluazio eta Kalitate Zerbitzuari igortzea, baita Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 2an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F1206788