99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 8/2012 prozedura

Luz-Stella del Basto de Pintok eta Jhon Alexander Pinto del Bastok eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Hostelería Buitrago, S.L.ren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 8/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Hostelería Buitrago S.L.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorra 9.385,09 eurokoa da, interesak 563,11 euro eta kostuak 938,51 euro, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Behin ebazpen hau irmoa izanik, argitara bedi ebazpen hau Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialean.

Behin ebazpen hau irmo bihurturik, artxiba bitez jarduketa hauek, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (LJALaren 186.3 eta 187. artikuluak).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan (4148 0000 64 0008 12 kontua) 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan "31 errekurtsoa" idatzi behar da kontzeptu gisa. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira, eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Hostelería Buitrago, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 3an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1206858