99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 6628/2011 falta-judizioa

Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegian, 2012ko maiatzaren 9an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 6628/2011 falta-judizioa bideratzen ari dela, maulagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

132/12 epaia. Iruñean, 2012ko martxoaren 20an.

Nik, Mari Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, falta-judizioa baten ondoriozko auzia aztertu dut ahozko eta jendaurreko 6628/2011 falta-judizioan. Bertan alderdi izan dira, batetik, Fiskaltza, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzailea, Jon Villares Echaide, eta salatua, Estera Milka Cirpaci. Azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin zaion arren. Horrenbestez, Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut:

Epaitza:

Estera Milka Cirpaci kondenatzen dut, maula-falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, 40 egunez egunero 10 euroko isuna ordaintzera; guztira, 400 euro, gehi prozesuko kostuak.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki, dagokion espetxean.

Erantzukizun zibila dela-eta, A-12ko 7,3 kilometro puntuan dagoen Zizur S.L. gasolina-zerbitzuguneari 40,95 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Ebazpen hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio errekurtsoa jar daiteke lurralde entzutegian, jakinarazi eta hurrengo bost eguneko epean, Prozedura Kriminaleko Legeari buruzko 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Estera Milka Cirpaciri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 9an.-Epaile magistratua, María Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1207045