99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra

2012ko apirilaren 20an, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak El Val urtegiaren 2012ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi du, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako. Erregelamendu hori apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa).

A.-Nekazaritzako erabilerak.

1. Nekazaritza arloko erabiltzaileek 18,2530962 euro ordainduko dituzte hektareako.

B.-Hornidurak.

1. Horniduren arloko erabiltzaileek 0,0114082 euro ordainduko dute metro kubikoko.

C.-Industriako erabilerak.

1. Industriaren arloko erabiltzaileek 0,0057041 euro ordainduko dute metro kubikoko.

Aditzera ematen da, kanonak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioko buruari zuzenduta, hamabost (15) eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan kanonaren proposamena ikusgai egonen da Konfederazioaren bulegoetan (Sagasta pasealekua, 26, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko apirilaren 25ean.-Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1207637