99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2008-P-1150

Ebroko Ur Konfederazioak 2012ko apirilaren 3an emandako ebazpenaren bidez, Carlos Antonio Pérez Lanzi, Joaquín Pérez Lanzi eta María Clara Pérez Lanzi ur publikoen aprobetxamendua eman zaie, Desoioko udal mugapean (Nafarroa), 3. poligonoko 926. lurzatian, Barranca alderdian, Linares ibaiaren ezkerraldean (90119), ibilguen polizia-eremutik kanpo, dagoen putzu batetik ura ateratzeko, 3. poligonoko 925. eta 926. lurzatietan 4 hektarea ureztatzeko. Urtean, gehienez ere, 400 m³-bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (uztailean) 0,056 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2012ko apirilaren 3an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1206424