99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-EXT-211

2011ko azaroaren 29an, aldeetako batek eskatuta hasi zen aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Esteban Labiano Iriarte.

Xedea: ureztatzeko azaleko ur aprobetxamendu bat amaitzea.

Ibilgua: Irati ibaia.

Alderdia: "Refuentes".

Udalerria: Irunberri (Nafarroa).

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 1,0750 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioak 2000ko abenduaren 11n emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 34. liburukia, 62. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko martxoaren 23an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1206158