99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

JUS/943/2012 Agindua, apirilaren 24koa, Laguntza Judizialeko Kidegoan sarbide libreko sistema orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda
argitara ematen duena

Laguntza Judizialeko Kidegoan sistema libre orokorraren bidez sartzeko hautapen probetako ariketak amaiturik (uztailaren 21eko JUS/2369/2011 Aginduaren bidez deituak, irailaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuak), epaimahaiak horiek gainditu dituzten izangaien zerrenda igorri du.

Hortaz, maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduaren hamabosgarren oinarrian (maiatzaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta uztailaren 21eko JUS/2369/2011 Aginduaren 7.5.1 oinarrian xedatutakoarekin bat (irailaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala), ministerio honek hauxe erabaki du:

Lehendabizikoa.-Laguntza Judizialeko Kidegoan sartzeko hautapen probak gainditu dituzten izangaien zerrenda argitara ematea. Zerrenda agindu honen II. eranskinean dago.

Bigarrena.-Agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epean, II. eranskinean ageri diren izangaiek ondotik zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute ministerio honen erregistro orokorrean, Justizia Estatuko Idazkaritzan, Madrileko Jacinto Benavente plazako 3an (28071 posta kodea), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bitartekoak erabiliz:

a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia konpultsatu.

b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluaren edo baliokidearen fotokopia, deialdiaren aginduaren 4. oinarrian xedatutakoarekin bat.

Titulua atzerrian eskuratua bada, homologatu egin dela frogatzeko agiria behar da.

c) Zinpeko aitorpena, hauxe dioena, alegia, izangaiak bateraezintasunik ez duela, ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko desgaitua diziplina edo epai bidez, eta ez dela administrazio publikoen zerbitzuko ezein kidegotatik diziplina prozedura bitartez bereizia izan, non ez den birgaitua izan (I. eranskina).

d) Laguntza Judizialeko Kidegoari dagozkion eginkizunetan aritzea galarazten dioen eritasunik edo akats fisikorik ez duela frogatzen duen ziurtagiri medikoa, interesatuari dagokion Gizarte Segurantzako Medikuntza Orokorreko sendagileak luzatua eta, Gizarte Segurantzaren inongo araubideri atxikirik egon ezean, Osasun eta Gizarte Politikaren Ministerioaren Zerbitzu Probintzialek edo autonomia erkidegoetan dagozkien erakundeetan luzatuko da.

100eko 33eko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasunaren Ministerioko organo eskudunek edo kasuan kasuko autonomia erkidegokoek emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, desgaitasun hori dutela eta Laguntza Judizialeko Kidegoan bete beharreko eginkizunekin bateragarria dela egiaztatzeko. Ez da beharrezkoa izanen parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu dutenen kasuan.

Funtzionario publiko diren izangaiek ez dute beren aurreko izendapenerako frogatu behar izan zituzten baldintzak eta betebeharrak frogatzeko beharrik izanen; horren ordez beren gaineko ministerio edo erakundearen ziurtagiria aurkeztuko dute funtzionarioak direla eta Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario izendatua izateko betebehar guztiak frogatzeko.

e) Zigor-aurrekariei buruzko ziurtagiria ofizioz aurkeztuko du Justiziako Estatu Idazkaritzak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 35. f) artikuluan ezarritakoarekin bat.

Izangaiak frogatzen badu ez duela agiriak aurkezterik, zuzenbidearen arabera onartzeko modukoa den edozein bide erabiliz frogatu dezake deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela.

Dokumentazioa ezarritako epearen barruan aurkezten ez dutenak, ezinbesteko kasuetan salbu, edo dokumentazioa aztertu ondoren, ezarritako baldintzaren bat betetzen ez dutenak ezin izanen dira praktiketako funtzionario izendatu eta haien jarduketak baliorik gabe geldituko dira, hasierako eskabidea faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzea baztertu gabe.

Hirugarrena.-Aurrean aipatutako agiriei erantsi beharreko idazki batean, izangaiek beren deiturak eta izena, nortasun agiri nazionalaren zenbakia, deialdiaren agindua, sartuko diren kidegoa, lurralde eremua, lortutako ordena zenbakia eta harremanetarako telefonoa adieraziko dituzte, agiriak berrikustean identifikazioa bizkortzeko.

Laugarrena.-Agindu honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea departamentu honetan, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegi Zentraletan, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, aipatutako epea agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da kontatzen.

Madrilen, 2012ko apirilaren 24an. Justiziako ministroa. Eskuordez (abenduaren 2ko JUS/3770/2008 Agindua), Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendari nagusia, Ricardo Gonzalo Conde Díez.

I. ERANSKINA

................................. jaunak/andreak (helbidea: ...............................; adina: .............................................., nortasun agiri nazionalaren zenbakia ..................................), Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario izendatua izatearen ondorioetarako, zin egin edo hitz ematen du ez dela ezein administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, ez dagoela ezgaitua eginkizun publikoetan aritzeko, eta xedapen organikoetan ezarritako ezgaitasun edo bateraezintasunik ez duela.

.................................n, 2012ko .........................(e)an.

Adierazpenaren egilea

II. ERANSKINA

Eremua: Nafarroa - sistema orokorra

Ordena

zk.

NANa

Izen-deiturak

1.
ariketa

2.
ariketa

Nota
Guztira

Aut.
Erkidegoko
hizkuntza

1

75724661

Mollinedo Vidal, Carlos

75,00

92,50

167,50

2

48448985

Martinez Espinosa, Juan Ramon

81,50

86,00

167,50

3

36115483

Orge Troncoso, Raquel

76,00

85,25

161,25

4

35321436

Estevez Castro, Valentin

78,75

80,00

158,75

5

48616369

Lopez Martinez, Ruben

75,00

80,00

155,00

6

50108707

Moyano Perez, Alvaro

72,25

80,75

153,00

7

51657953

Graña Iñigo, Constanza

75,25

77,50

152,75

8

26976187

Madrid Cano, Silvia

74,25

77,50

151,75

9

16810297

Andres Gomez, Miguel Jesus

73,25

77,50

150,75

Eranskin osoa 2012ko 108. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean.

Iragarkiaren kodea: E1207602