99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2012ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Mendialdea Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2012ko maiatzaren 14ean egindako bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoari jarraituz, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan aldaketa egiteko 1/2012 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Leitzan, 2012ko maiatzaren 15ean.-Burua, Oier Eizmendi Astibia.

Iragarkiaren kodea: L1207508