99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2011/3 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2011ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2011ra luzatutako 2010 ekitaldiko "Aita Barandiaran" Zahar Etxeko Patronatuaren aurrekontua aldatzen duen 2011/3 espedientea, kreditu gehikuntza egiteari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2012ko maiatzaren 17an.-Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1207574