99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

509/2012 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Sartagudako udal mugapean biodiesela ekoizteko instalaziorako Ingurumen baimen integratua iraungitzat jotzen duena. Titularra Biocarburantes la Ribera, S.L. da.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 21eko 179/2008 Ebazpenaren bidez, Ingurumen baimen integratua eman zen Sartagudako udal mugapean biodiesela ekoizteko instalaziorako, Biocarburantes la Ribera, S.L.k sustaturik, eta aurkeztu zen proiektuaren aldeko Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsia) 23.2 artikuluak ezartzen duenez, Ingurumen baimen integratua eman eta bi urte iraganik proiektua edo jarduera gauzatzen hasi gabe, baimena iraungitzat eta inongo eraginik gabekotzat joko da.

2012ko apirilaren 3an, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko teknikariek bisitatu zuten, biodiesela ekoizteko, Biocarburantes la Ribera, S.L.k sustatzen zuen instalaziorako aurreikusitako tokia, Sartagudako udal mugapean, eta ikusi zuten ez dela proiektua gauzatzen hasi, ez dela eraikin bakar bat ere eta ez dagoela obra arrastorik.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Errege Dekretuak onetsia) 23.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta abuztuaren 24ko 141/2011 Foru Dekretuaren bidez ditudan eskumenak erabiliz (horren bidez, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren esku utzi ziren egungo araudiak, ingurumena babesteko esku-hartzearen arloan, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari ematen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera),

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.-Iraungitzat ematea Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak, urtarrilaren 21eko 179/2008 Ebazpenaren bidez, Sartagudako udal mugapean biodiesela ekoizteko instalazio baterako emandako Ingurumen baimen integratua. Sustatzailea Biocarburantes la Ribera, S.L. zen.

Bigarrena.-Eraginik gabe uztea instalazio horretarako Ingurumen baimen integratuan sartu ziren baimen eta inskripzioak.

Hirugarrena.-Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

Laugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.-Ebazpen hau jakinaraztea Biocarburantes la Ribera, S.L.ri, Sartagudako Udalari, Nafarroako Ingurumen Agentziako Babes Zibilerako Zuzendaritzari, NILSAri, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko apirilaren 24an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F1206854