99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

83/2012 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa ez egitea erabakitzen duena Villatuertako udal mugapeko Villatuertako industrialdeko C nabean (Ezkien etorbidea, 22) metalezko hondakinak aldi baterako biltzeko jarduera sailkatuaren proiektuari buruz. Sustatzailea Juan Moreno Bustamante da.

2012ko martxoaren 9an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar al zuen erabakitzeko laburpen memoria, horrela, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 59. artikuluan ezarritakoarekin bat, proiektuak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen edo ez erabaki dadin.

Foru dekretu horren 3.C eranskinean ezarritako irizpideak aplikaturik, kontuan hartuz jarduera Villatuertako industrialdeko lurzoru urbanizatuan kokaturik dagoela, ez da natur ingurunearen gaineko ukipen nabarmenik ikusten. Horrenbestez, ez da beharrezkotzat jotzen Ingurumenaren gaineko eraginaren gaineko ebaluazio gisa tramitatzea.

Horrenbestez, proiektuaren ezaugarriak, kokalekua eta izan dezakeen eragina 3.C eranskinean ezarritakoari jarraikiz azterturik eta espedientean agertzen diren txostenak ikusirik, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak irailaren 13an emandako 1436/2011 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Villatuertako udal mugapean, industrialdeko C nabean (Ezkien etorbidea, 22), metalezko hondakinen aldi baterako biltegi bat egiteko proiektuak ez du Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorik behar, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskinaren irizpideak aplikatuta, 4.A eranskineko H idatz-zatian sarturik baitago. Proiektuaren sustatzailea Juan Moreno Bustamante da. Espedienteak udalaren jarduera sailkaturako lizentzia beharko du, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak ingurumen arloko txostena eman eta gero.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Villatuertako Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko apirilaren 26an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1206856