99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

31/2012 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazioko zuzendari nagusiak emana, Televisión Popular de Navarra, S.A.ri emandako bost lizentziak, toki arloko lurreko telebista digitalekoak, iraungitzen dituena.

Komunikazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 71/2010 Ebazpenaren bidez, lizentzia eman zitzaion Televisión Popular de Navarra, S.A. sozietateari kanal batean emititzeko Nafarroako toki arloko LTDko bost barrutietako bakoitzerako.

2012ko apirilaren 3an, lizentzia horiei uko egiten dion idazkia aurkeztu zuen aipatu enpresak Komunikazio Zuzendaritza Nagusian.

Komunikazioari buruzko 7/2010 Lege Orokorraren 30. artikuluak lehen idatz-zatian jasotzen du titularraren uko egitea arrazoi bat dela lizentzia iraungitzeko.

Ikusita Komunikazio Zerbitzuaren txostena eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 1eko 119/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Televisión Popular de Navarra, S.A.ren uko egitea onartzea.

2. Iruñeko, Zangozako, Lizarrako, Tafallako eta Tuterako barrutietan toki arloko lurreko telebisita digitaleko kanal bat ustiatzeko Televisión Popular de Navarra, S.A.ri emandako lizentziak iraungi direla adieraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Televisión Popular de Navarra S.A.ri, Nafarroako Gobernuko Komunikazio Zerbitzuari, Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuari eta Telekomunikazioen Ikuskapenerako Nafarroako Burutza Probintzialari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, hura jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraituz.

Iruñean, 2012ko apirilaren 25ean.-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazioko zuzendari nagusia, Edurne Elío Aldunate.

Iragarkiaren kodea: F1206614