99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

27/2012 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazioko zuzendari nagusiak emana, soinuaren frekuentzia modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapenaren zerbitzuaren titulartasun aldaketa, Iruñeko 94.2 eta 99.2 MHz-eko irrati-igorgailuei dagokiena, baimentzen duena zenbait baldintzarekin.

Publicidad 3, S.A.U. sozietateko administratzaile bakarraren ordezkariak, hau da, Antena 3 de Televisión, S.A.k, idazki bat aurkeztu zuen 2011ko urriaren 20an, non azaltzen baitu sozietate horrek bultzatu egiten duela zenbait sozietate bat egiteko prozesua; besteak beste, Uniprex, S.A deituko den Uniprex, S.A.U. eta Publicidad 3, S.A.U. (sozietate xurgatzailea) sozietateen artekoa.

Xurgatuko den sozietatea, Uniprex, S.A.U. Iruñeko FMko 94.2 MHz-eko eta 99.2 MHz-eko irrati lizentzien titularra da.

Publicidad 3, S.A.U. eta Uniprex, S.A.U. sozietateek FMko bi irrati lizentzien titulartasuna sozietate xurgatzailearen eskura aldatzeko eskatzen dute, eta azken horrek proposatzen den negozio juridikoa egiteko legezko baldintzak betetzen dituela frogatzen dute (Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 25., 26. eta 37. artikuluak), eta sozietate xurgatuaren betebehar eta konpromisoetan subrogatzen dela.

Uniprex, S.A.U. sozietatea da Iruñeko 94.2 eta 99.2 MHz-eko irrati-igorgailuei dagokien soinuaren frekuentzia modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapenaren zerbitzuaren titularra, Komunikazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 71/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 10ekoa). Aldez aurretik, sozietate horrek izan zuen Iruñeko 99,2 MHz-eko irrati frekuentziaren kontzesioa Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunaren otsailaren 19ko 81/2009 Foru Aginduaren bidez; eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunaren urriaren 14ko 147/2008 Foru Aginduaren bidez, kontzesioa berritu zitzaion 94.2 MHz-eko FMko irratia ustiatzeko; hortaz, iraganak dira lizentzia eman zenetik titulartasunari buruzko negozio juridikoak egin ahal izateko oinarrizko araudiak eskatzen dituen bi urteak.

Ikusita Komunikazio Zerbitzuaren txostena eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 1eko 119/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko 94.2 eta 99.2 MHz-eko irrati-igorgailuei dagokien soinuaren frekuentzia modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapenaren zerbitzu publikoaren lizentziaren tilutartasun aldaketa baimentzea Uniprex, S.A. sozietatearen alde, zeina lizentzien titular eskualdatzailearen eskubide eta betebeharretan subrogatzen baita.

2. Baimena eskuratzeko, sozietate sustatzaileek, 2012ko abenduaren 31 baino lehen, enpresa sare bat egin eta xurgatzeko iragarritako prozesua bukatu dela eta baliozkoa dela abalatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute Komunikazio Zerbitzuan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Uniprex, S.A.ri, Publicidad 3, S.A.U.ri, Uniprex, S.A.U.ri, Telekomunikazioen Ikuskapenerako Nafarroako Burutzari eta Komunikazio Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzuari.

5. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, hura jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraituz.

Iruñean, 2012ko apirilaren 24an.-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazioko zuzendari nagusia, Edurne Elío Aldunate.

Iragarkiaren kodea: F1206611