99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

262/2012 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2010-2011 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Bereziak ematen dituena.

Lanbide Heziketako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu du 2010-2011 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Bereziak eman dakizkiela merezi izan dituzten hemeretzi ikasleei, beren ikasketa ibilbide bikainagatik, balorazioa egin duen batzordearen aktan ageri den bezala. Sarien deialdia Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 12an emandako 295/2011 Ebazpenaren bitartez egin zen (ebazpen hori martxoaren 13ko 161/2012 Ebazpenaren bidez aldatu zen).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Erdi Mailako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Bereziak, 2010-2011 ikasturteari dagozkionak, ikasle hauei ematea:

-Josu Arregui Borrega, 73109056Z NANa, Laboretegiko teknikaria, "Kimika" lanbide arlokoa, Iruñeko "Donapea" IBPko ikaslea.

-Nahikari Martínez Marco, 44640819G NANa, Laguntza Soziosanitarioko teknikaria, "Gizarte eta kultur zerbitzuak" lanbide arlokoa, Iruñeko "María Inmaculada" LHIPko ikaslea.

-David Montávez Pacífico, 72824944K NANa, Mekanizazioko teknikaria, "Fabrikazio mekanikoa" lanbide arlokoa, Lizarrako Ikastetxe Bateratu Politeknikoko ikaslea.

-Sheila Núñez Valera, 72804195H NANa, Ile-apainketako teknikaria, "Irudi pertsonala" lanbide arlokoa, Burlatako"Ibaialde-Burlada" BHIko ikaslea.

-María Stoupnikova, 04015184M NANa, Jatetxe eta Ostatuetako Zerbitzuetako teknikaria, "Ostalaritza eta Turismoa" lanbide arlokoa, Burlatako"Ibaialde-Burlada" BHIko ikaslea.

-Sara Urzaiz Ochoa, 33423989K NANa, Administrazio Kudeaketako teknikaria, "Administrazioa eta Kudeaketa" lanbide arlokoa, Iruñeko "Cuatrovientos" LHIPko ikaslea.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Goi Mailako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Bereziak, 2010-2011 ikasturteari dagozkionak, ikasle hauei ematea:

-Miguel Aramburu Garmendia, 72685145Q NANa, Laneko Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikaria, "Instalazioa eta Mantentze-lanak" lanbide arlokoa, Iruñeko ESTNA-Nafarroako osasun arloko lanbide eskola teknikoko ikaslea.

-Javier Cruz Hernández, 72798612R NANa, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko goi mailako teknikaria, "Fabrikazio Mekanikoa" lanbide arlokoa, Tuterako "ETI" IBPkoa.

-Javier Dronda Barrientes, 44613484Q NANa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikaria, "Argazkigintza Artistikoa" espezialitatekoa, "Diseinu Grafikoa" lanbide arlokoa, Iruñeko Arte Eskolako ikaslea.

-Vicente Galbete Ciáurriz, 72682610B NANa, Arte Grafikoetako Industrien Produkzioko goi mailako teknikaria, "Arte Grafikoak" lanbide arlokoa, Iruñeko "Salesianos" BHIPko ikaslea.

-Nerea Iglesias Carrascosa, 72809500X NANa, Garraioaren Kudeaketako goi mailako teknikaria, "Merkataritza eta Marketina" lanbide arlokoa, Iruñeko "Cuatrovientos ITC" LHIPko ikaslea.

-Leire Iriguibel Úriz, 44617939D NANa, Haur Hezkuntzako goi mailako teknikaria, "Gizarte eta Kultur Zerbitzuak" lanbide arlokoa, Iruñeko "Gizarte Egokitzapena" BHIko ikaslea.

-Virginia Jiménez García, 72815533V NANa, Estetikako goi mailako teknikaria, "Irudi Pertsonala" lanbide arlokoa, Burlatako"Ibaialde-Burlada" BHIko ikaslea.

-Blanca Marín Vaquero, 15837380V NANa, Administrazio eta Finantzetako goi mailako teknikaria, "Administrazioa eta Kudeaketa" lanbide arlokoa, Tafallako "Tafalla" IBPko ikaslea.

-Amaia Menta Rangel, 72810951N NANa, Aho-hortzetako Higieneko goi mailako teknikaria, "Osasuna" lanbide arlokoa, Iruñeko ESTNA-Nafarroako osasun arloko lanbide eskola teknikoko ikaslea.

-Alexandra Roca Zúñiga, 38171899H NANa, Eraikuntza Proiektuen Garapena eta Aplikazioko goi mailako teknikaria, "Eraikuntza eta Obra Zibilak" lanbide arlokoa, Iruñeko "Virgen del Camino" IBPko ikaslea.

-Rubén Romano Fernández, 33440138R NANa, Telekomunikazioko eta Informatikako Sistemetako goi mailako teknikaria, "Elektrizitatea eta Elektronika" lanbide arlokoa, Iruñeko "Donapea" IBPko ikaslea.

-Yolanda Sahún García, 29137662C NANa, Jatetxeko Zerbitzuetako goi mailako teknikaria, "Ostalaritza eta Turismoa" lanbide arlokoa, Burlatako "Ibaialde-Burlada" BHIko ikaslea.

-Marta Leonor Sanz Marco, 72686242D NANa, Informatika Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikaria, "Informatika eta Komunikazioak" lanbide arlokoa, Iruñeko M.ª Ana Sanz" Administrazioko, Merkataritzako eta Informatikako Ikastetxe Bateratuko ikaslea.

3. Ikasle horiek sariaren diploma bana har dezatela xedatzea.

4. Goi mailako ikasle saridunek aukera izanen dute, izena eman ondoren, 2010-2011 ikasturteko Berariazko Lanbide Heziketako Sari Nazionala eskuratzeko. Hezkuntza Ministerioak antolatzen du saria.

5. Agintzea goi mailako ikasle saridunen ikasketa espedientean ager dadila 2010-2011 ikasturteari dagokion Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketaren Sari Berezia lortu dutela.

6. Martxoaren 13ko 161/2012 Ebazpenaren 2. atalean adierazitakoari jarraikiz, agintzea 350 euro ordain diezaiotela erdi mailan saritutako ikasle bakoitzari, eta 600 euro goi mailan saritutako ikasle bakoitzari, guztira, 9.900 euro, hori guztia 2012ko gastuen aurrekontuko "Lanbide Heziketarako sariak eta laguntzak" izeneko 42600-426000-4800-322E03 kontu-sailaren kargura (40000965 kontabilitate espedientea). Aipatutako 161/2012 Ebazpen horren bidez, zuzendu egin zen abenduaren 12ko 295/2011 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatean heziketa zikloa 2010-2011 ikasturtean bukatu duten ikasleei Lanbide Heziketako ikasketen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak emateko deialdia egin zuena.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

9. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, ikasle saridunen ikastoki izan diren ikastetxeei eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 3an.-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1206815