99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak martxoaren 30ean emandako 120/2012 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziadun diren unibertsitateko tituludunak prestatzeko beka bat emateko deialdia onetsi zen, Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko.

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak martxoaren 30ean emandako 120/2012 Foru Aginduan (2012ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 26koa) akats bat atzeman delarik, ondotik ematen da behar den zuzenketa. Foru agindu horren bidez, Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziadun diren unibertsitateko tituludunak prestatzeko beka bat emateko deialdia onetsi zen, Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko.

4943. orrialdean, lehenengo zutabean, 3. oinarrian, honako hau dio:

"Beka zortzi hilabetekoa izanen da, 2012ko maiatzaren 1etik 2012ko abenduaren 31 arte".

Baina, honela behar du:

"Bekaren iraupena 2012ko maiatzaren 1etik, edo emateko ebazpenean finkatzen den egunetik (ebazpenaren data geroagokoa izanez gero), 2012ko abenduaren 31 artekoa izanen da".

Iruñean, 2012ko apirilaren 30ean.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena Torres Miranda.

Iragarkiaren kodea: F1206927