99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5E/2012 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, gutxiengo etnikoak sustatzea xede duten jarduerak antolatzeko, irabazi asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzen 2012. urteko deialdia onesten duena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak ezartzen duenez, botere publikoen jarduketek funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste, gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, partaidetza eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan, autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea, kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea, pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea, eta gizarteak eta, bereziki, talde ahulenen entitate ordezkariek behar sozialak konpontzen parte har dezaten bultzatzea.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroaren arabera (ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua), gizarteratzearen arlorako dauden bermatu gabeko prestazioen artean, gizarte-bazterketa egoeran daudenekin lan egiten duten gizarte ekimeneko entitateentzako diru-laguntzak daude.

Arau horretako aurreikuspenek bat etorri behar dute Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legekoekin. Foru lege horretan, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzei dagokien araubide juridiko orokorra ezarri da. Diru-laguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu, halako jarduerak egiten dituztenek eta diru-laguntza jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten diru-laguntza eskuratzeko.

Halaber, deialdia PFEZeko %0,7ko Funtsetik ateratako funtsez hornitutako kontu-sail baten bidez finantzatuta dagoenez (Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzeari buruzko ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak ezartzen duen moduan), Gizarte Ongizateko Kontseiluak aho batez onetsi du, martxoaren 27ko bilkuran, deialdiaren oinarri arautzaileen egokitasuna.

Berriki argitaratu den ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak %0,7ko zerga esleipena, zergadun nafarrek interes sozialeko helburuetarako ematen dutena, arautzen du. 3. artikuluan multzoen arabera egindako esleipenaren banaketa azaltzen da; haietako lehendabizikoa elkartasun sozialeko jardueretarako da, beharra dagoen egoeretarako, talde behartsuekin (gutxiengo etnikoen taldea barne) esku hartzen duten programa eta proiektuetarako. Arau hori betez, Gizarte Ongizateko Kontseiluak, martxoaren 27ko bilkuran, deialdiaren oinarri arautzaileen egokitasuna onetsi du.

Deialdi honek xedea du irabazi asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, 2012. urtean gutxiengo etnikoak sustatzea xede duten jarduerak antolatzeko.

Deialdi honek bide ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du diru-laguntzak irizpide objektiboei jarraituz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politika orokorraren esparruan ezartzen dituen jarraibideekin bat lehenetsiko dira, Nafarroako Parlamentuak 1999ko otsailean onetsi zuen Gizarte Bazterketaren aurkako Planaren edukiaren arabera.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak eta interes publikokoak direla, eta deialdia eta bere oinarri arautzaileak, legezkoak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ijitoen gutxiengo etnikoaren gizarte sustapenerako diru-laguntzak emateko deialdia onestea.

2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimendu dira:

ZENBATEKOA

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

EKITALDIA

300.000,00

G/900003/4819/231603: PFEZeko %0,7ko funtsa. Gutxiengo etnikoen sustapenerako diru-laguntzak

2012

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 4an.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena Torres Miranda.

I. ERANSKINA (oinarri arautzaileak)

Irabazi asmorik gabeko entitateei ijitoen sustapenerako diru-laguntzak emateko 2012ko deialdiaren oinarriak

1.-Xedea.

Deialdi honen xedea da ijitoen sustapenean ari diren irabazi asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak emateko 2012. urteko araubidea ezartzea.

Aipatu diru-laguntzen bidez, langileen, funtzionamenduaren eta jardueren gastuak finantzatuko dira ijitoen gizarte sustapenaren eremuan entitateek proiektuak eta jarduerak egin ahal ditzaten, eranskin honen 8. arauan ezarritako jarduketa modalitate eta tipologien arabera, Nafarroako Ijitoei Arreta emateko I. Plan Integralean erabakitako ildo estrategikoen esparruan.

2.-Jarduketa eremua eta helburua.

Diru-laguntzen xede diren jarduketak Nafarroako Foru Komunitatean eginen dira eta ijitoen gizarte sustapena izanen dute helburu.

Beren estatutuen arabera nagusiki kulturan, aisian eta astialdian diharduten entitateak diru-laguntzen deialdi honetatik kanpo daude.

Halaber, berariaz beste deialdi publiko batzuen bidez finantzatzen diren proiektu eta jarduketak eta/edo beste administrazio publiko batzuek garatzen dituztenak deialdi honetatik kanpo daude.

3.-Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Beren estatutuen arabera, lehen oinarrian aipatzen den jarduketa eremuan esku hartzen ahal duten entitateak izan daitezke diru-laguntza hauen onuradun.

Aurkezten diren entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Gizarte Zerbitzuen Erregistroan inskribatuta egotea, edo jarduketa Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Gizarte Zerbitzuen eta Berariazko Baimenen Erregistroan (edo erregelamenduz dagokion erregistroan) inskribatzeko eskatu izana, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

b) Irabazi-asmorik ez izatea.

c) Sozietatearen helbidea edo haren ordezkaritza iraunkorraren helbidea Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

d) Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea.

e) Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako gainerako debekuak ez urratzea.

Aipatutako baldintza horiek guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta diru-laguntza jasotzen duen jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira.

4.-Jarduketek bete beharreko baldintzak.

Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zerbitzuak deialdian aipatzen den esparrurako ezarri dituen helburuekin bat etorri beharko dute diru-laguntza eskaeraren xede diren jarduketek, Nafarroako Ijitoei Arreta emateko I. Plan Integrala kontuan harturik, eta 2012. urtean eginen dira. 2012ko urtarrilaren 1ean has daitezke.

5.-Eskaerak aurkeztea.

5.1. Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Nafarroako Gobernuaren eskabide orokorrarekin batera, entitate interesdunek eskabide bat aurkeztu beharko dute, horretarako prestatu den ereduaren araberakoa. Eredua Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko bulego nagusietan (González Tablas, 7, 31005 Iruña) eta erakunde beraren webgunean (www.cfnavarra.es/BienestarSocial) eskuratzen ahalko da.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak aurkeztuko dira Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (González Tablas kalea, 7, 31005 Iruña), Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako tokietako edozeinetan. Gainera, eskaera ez bada Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren Erregistroan aurkezten, entitate interesdunak egun berean jakinarazi beharko dio Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zerbitzuari, telefaxaren bidez (948240108), eskaera igorri izana.

Posta bulegoen bidez aurkezten diren eskaeretan gutun-azalak zabalik egon beharko du, lehenbiziko orrialdeko goiko aldean onarpen data eta abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan, posta zerbitzuak arautzen dituen horretan, aipatzen diren gainerako zehaztapenak agerraraz daitezen. Gainera, entitate interesdunak, egun berean, telefax baten bidez jakinarazi beharko dio Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari eskaera igorri duela.

5.2. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak horretarako prestatutako ereduaren araberakoak izanen dira eta entitatearen ordezkariak behar bezala sinatuko ditu. Nafarroako Gobernuaren eskabide orokorrarekin batera aurkeztu beharko dira. Horiekin batera agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

a) Entitatearen estatutuak.

b) Helbidea Nafarroan duela edo, bestela, Foru Komunitatean ordezkaritza iraunkorra duela frogatzen duen agiria.

c) Entitatea Gizarte Zerbitzuen Erregistroan inskribaturik dagoela edo jarduketa Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Gizarte Zerbitzuen eta Berariazko Baimenen Erregistroan (edo erregelamenduz dagokion erregistroan) inskribatzeko eskatu dela frogatzen duen ziurtagiria edo bestelako frogagiria.

d) Identifikazio fiskaleko txartela.

e) Erantzukizuneko aitorpena, entitatearen ordezkariak egina, adierazten duena entitatea, administratzaileak eta ordezkariak diru-laguntzen onuradun izateko debekuetatik kanpo daudela. Debeku horiek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ageri dira.

f) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurreko hilabetean egindakoa, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzarekiko ezartzen dizkioten eginbeharrak eguneraturik dituela.

g) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurreko hilabetean egindakoa, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak eguneratuak dituela.

h) Diru-laguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzen duen agiria eta pertsona horren nortasun agiri nazionala.

i) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari diru-laguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko diru-laguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada.

j) Hala behar izanez gero, eta 12. oinarrian xedatutakoari dagokionez, diru-laguntzaren helburuak betetzeko diru-funtsak aurretik jasotzeko premia justifikatzen duen txostena.

Aurkeztu beharreko agiriak jatorrizkoak izanen dira edo, bestela, notario batek edo administrazioak berak kautotutako fotokopiak.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 8. idatz-zatian eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legearen 9. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, agiriak Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar badituzte edo administrazio honen esku dauden datuak badira, ez da beharrezkoa izanen a), b), c), d), h) eta i) letretan eskatzen diren agiriak aurkeztea. Kasu horretan, eskatzaileak zilegi izanen du agiri horiek ez aurkeztea, baina idatzita adierazi beharko du noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu zituen, betiere bost urte baino gehiago igaro ez badira espediente hura bukatu zenetik. Kasu horietan, agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariaren aitorpen bat egin daiteke, inguruabar hori azaltzeko.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, entitateek frogatutako antzinatasuna errespetatuko da, baldin eta aurkezteko nortasun juridikoa baizik aldatu ez badute, betiere hori entitatearen estatutuetan frogatzen bada.

Prestatutako eredu normalizatuan ezarritakoaren arabera aurkeztu beharko da eskaera eta, hura osatzeko, interesgarritzat jotzen dituen beste agiri batzuk aurkezten ahalko ditu entitate interesdunak.

5.3. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Eskaerak ezarri diren baldintzak betetzen ez baditu edo harekin batera aginduzko agiriak aurkeztu ez badira, instrukzio organoak entitate interesdunari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala eta adieraziko dio, horrela egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko aginduko da eta dagokionari jakinaraziko zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 42. artikuluan xedatu bezala.

6.-Prozedura antolatu, instruitu eta ebazteko eskumena duten organoak.

Deialdi honen ondorioetarako, diru-laguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak Gizarte Politikako eta Kontsumoko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zerbitzuari esleitu zaizkio. Oinarri arautzaileotan "instrukzio organoa" aipatzen delarik, ulertzen da zerbitzu horretaz ari dela.

Instrukzio organoak ofizioz ebaluatuko ditu eskaerak, oinarri arautzaile hauetan ezarritako irizpide, forma eta lehentasunak kontuan hartuz, eta ebazpen proposamena emanen du, txosten batekin batera, non adieraziko baitu onuradunek diru-laguntzak hartzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Diru-laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiari dagokio.

7.-Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak direnak eta deialdiko epean egiten direnak. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitateak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek jaso dezakete diru-laguntza:

-Langileak: jarduerak koordinatzen dituztenen soldata-kostuak edo Gizarte Segurantzako kostuak, eta/edo entitate onuradunak jarduketak gauzatzeko jarritako gainerako langileenak.

-Funtzionamendua: jarduketa gauzatzeko behar diren ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak, amortizazioak izan ezik, hala nola hornidurak, material suntsigarria, errentamenduak, konpontze eta mantentze gastuak, aholkularitzarako gastuak eta aseguruak, besteak beste.

-Jarduerak: diruz laguntzen den jarduerari zuzenean lotuta dauden gastuak, aurreko lerroaldean adierazten diren gastu orokorren barruan ez daudenak.

Gastu inbentariagarriak ez dira inolaz ere lagunduko.

8.-Balorazioa.

Diru-laguntza eskaerak baloratzeko, ezaugarrien eta edukien arabera, hiru modalitate hauek bereizi dira:

8.1. A modalitatea. Programak:

Programak jarduketa jarraituak dira eta entitateak deialdi honek hartzen duen denbora tartean zehar gauzatzen ditu. Hauek dituzte tipologiak:

Ijitoei harrera emateko programak, norbanakoei informazioa/orientazioa eta aholkularitza eskaintzeko eta haientzat dauden baliabide komunitarioei (zentroak, zerbitzuak, elkarteak, etab.) sostengua emateko. (Nafarroako Ijitoei Arreta emateko I. Plan Integralaren 5. ildo estrategikoa).

Gehienez ere 60.000 euroko diru-laguntza emanen da.

Oro har, A modalitateko eskaerek ezin izanen dute %10 baino gehiago gainditu aurreko urteko aurrekontua, aurreko urtean egindako jardueren antzekoetarako.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak entitateak harrera emateko programa gauzatzeko bideratzen dituenak izanen dira, langile kualifikatuei eta funtzionamenduari dagozkienak.

Diruz lagundutako funtzionamendu-gastua programaren kostu osoaren %30koa izanen da gehienez.

8.2. B modalitatea. Gizarte sustapeneko proiektuak.

Ijitoekiko jarduketa arlo hauetara bideratuko dira proiektuak:

B.1. Gizarte eta hezkuntzaren arloan esku-hartzeko proiektuak, adingabeko guztien eskolatzea, ikasketetan arrakasta lortzeko aurrerapausoak ematea eta hezkuntza sistemako goi mailako etapetan sartzea dituztenak helburu. (Nafarroako Ijitoei Arreta emateko I. Plan Integralaren 1. ildo estrategikoa).

Gehienez ere 30.000 euroko diru-laguntza emanen da proiektu bakoitzeko.

B.2. Ijitoen berariazko gizarteratzea bultzatzeko proiektuak, populaziogune ahulenentzat eta premia handiena eta gizarte-bazterkeria altua dituzten esku-hartze arlo edo sektoreentzat zuzenduak. (Nafarroako Ijitoei Arreta emateko I. Plan Integralaren 1.-5. ildo estrategikoak).

Gehienez ere 30.000 euroko diru-laguntza emanen da proiektu bakoitzeko.

Oro har, B modalitateko eskaerek ezin izanen dute %10 baino gehiago gainditu aurreko urteko aurrekontua, aurreko urtean egindako jardueren antzekoetarako.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak entitateak B modalitateko programak gauzatzeko bideratzen dituenak izanen dira, langile kualifikatuei, funtzionamenduari eta jarduerei dagozkienak.

Diruz lagundutako funtzionamendu-gastua proiektu bakoitzaren kostu osoaren %10ekoa izanen da gehienez.

8.3. C modalitatea. Ijitoen gizarte sustapenera bideratutako jarduerak (Nafarroako Ijitoei Arreta emateko I. Plan Integralaren 1., 6., 8. eta 9. ildo estrategikoak).

Adingabeei emandako eskolaz kanpoko laguntza. (Gehienez ere 15.000 euroko diru-laguntza, jarduera bakoitzeko).

Helduen gizarte sustapena. (Gehienez ere 15.000 euroko diru-laguntza, jarduera bakoitzeko).

Oro har, C modalitateko eskaerek ezin izanen dute %10 baino gehiago gainditu aurreko urteko aurrekontua, aurreko urtean egindako jardueren antzekoetarako.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak entitateak goian aipatutako jarduera bakoitza gauzatzeko bideratzen dituenak izanen dira, eta langile kualifikatuei eta egindako jarduera bakoitzarekin lotura zuzena duten gastuak pagatzera zuzenduko dira.

Oro har, entitateak funtzionamendu-gastuak finantzatzeko eskatzen ahalko dute. Onartutako diru-kopuruak ezin izanen du %10 baino gehiago gainditu jarduera bakoitzaren kostu osoa.

Instrukzio organoak aurkeztutako proiektuak modalitate bakoitzean sailkatzeko ahalmena du, zalantza eko akatsa izanez gero, horien ezaugarriak kontuan harturik.

8.4. Diru-laguntzak emateko, honako irizpide hauei jarraikiz eginen da balorazioa:

a) Entitatearen barne koherentzia (20 puntu).

Entitatearen jarduera nagusia zein den eta deialdiaren xedeari nola egokitzen zaion (5 puntu).

Diru-laguntzaren xede diren jarduketetan entitate eskatzaileak izandako ibilbidea eta deialdiaren xede den arloan lehenago izandako esperientzia (4 puntu).

Azpiegituraren erabilgarritasuna, ekipamendua, lokal partekatuen erabilera (6 puntu).

Proiektua entitatearen gaitasun teknikoarekin bat etortzea. Halaber, entitatearen aurreko urteko koherentzia ekonomikoa baloratuko da (5 puntu).

b) Proiektuen eta programen ezaugarriak (60 puntu).

Proiektuen eta/edo programen alderdi teknikoak (egokitasuna, koherentzia eta doikuntza ondokoetan: oinarriak, helburuak, jarduerak, lortu nahi diren emaitzak, giza baliabideak eta baliabide materialak, ebaluazioko adierazleak, eta abar) (40 puntu).

Halaber, azalpenaren argitasuna ere baloratuko da, bai eta aurrekontua deialdiaren atalen arabera sailkaturik aurkeztea ere (5 puntu).

Esku-hartzearen originaltasuna eta alderdi berritzaileak, gauzatu nahi diren proiektuek behar ez den bikoizketarik ez ekartzeko (5 puntu).

Entitateak proiektua eta/edo programa aurrera eramateko beste entitate batzuekin eta gizarte baliabide publikoekin duen osagarritasun maila eta koordinazioa: Gizarte zerbitzu oinarrizkoekin, osasun etxeekin, adimen osasuneko sarearekin, espetxeko gizarte zerbitzuarekin eta abar. Koordinazio hori nola egiten den (10 puntu).

c) Lehenagoko ekitaldietan hasitako jarduketak sustatzea, haien eragina frogatu bada eta, zuzendua dagoen kolektiboaren errentagarritasun soziala dela medio, haien iraupena interes publikoarengatik komeni bada (20 puntu).

Aurreko urteko antzeko jarduketen eraginkortasuna baloratuko da. Horretarako, jarritako berariazko helburuak lortutako emaitzekin, parte hartzearekin, jarduerekin, metodologiarekin eta koordinazioarekin konparatu eginen dira, eta egindakoaren eta aurreikusitakoaren arteko aldea neurtuko (13 puntu).

Halaber, erabilitako giza baliabideen eta baliabide material eta ekonomikoen koherentzia aztertuko da, eta egindakoaren eta aurreikusitakoaren arteko aldea neurtuko (5 puntu).

Aurreikusitako ebaluazio sistemen aplikazioa (2 puntu).

Diru-laguntza hartu ahal izateko, jarduketek gutxienez ere 60 puntu lortu beharko dituzte. Horietarik 30 puntu gutxienez ''b" atalean.

Eskaera hobeki baloratzeko beste edozein argibide eskatzen ahalko zaio entitateari.

9.-Diru-laguntzaren zenbatekoa esleitzea.

Deialdian aipatzen diren diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak konparatuz, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

300.000 euro bideratuko dira, 2012ko aurrekontuko "PFEZaren %0,7aren funtsa - Gutxiengo etnikoak sustatzeko diru-laguntzak" izeneko 900003 91600 4819 231603 kontu-sailaren kargura, honela banaturik:

-A modalitateko proiektuetarako: 120.000 euro.

-B1 modalitateko proiektuetarako: 45.000 euro.

-B2 modalitateko proiektuetarako: 30.000 euro.

-C modalitateko proiektuetarako: 105.000 euro.

Atal batean kreditua agortu ezik, sobratzen den dirua ondoko atalen artean banatuko da, kreditua agortu arte, lehentasun hurrenkera honekin: C, B1, B2 eta A.

Diru-laguntzaren zenbatekoa onartutako gastuen %100arekin bat etorriko da.

Diru-laguntzak esleitzeko, lehentasun hurrenkera finkatuko da, balorazioan lortutako puntuazioaren arabera. Diru-laguntzak banan-banan emanen dira, baimendutako kreditua agortu arte.

Diru-laguntza jasotzeko eskubidea duen azken entitateak kreditua agortu arte dagoen soberakina jasoko du. Proposatzen den diru-laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran ageri dena baino txikiagoa izanez gero, entitate eskatzaileak eskaera aldatzen ahalko du, gehienez ere hamar egun naturaleko epean, jakinarazten zaionetik hasita. Betiere, bermatu beharko da aldatutako proiektuak jatorrizko proiektuaren xede eta ezaugarri berak izanen dituela.

Berregindako proiektua onartu ahal izateko, hasiera bateko balorazioan lortutako puntuazioa lortu beharko du, gutxienez. Bestela, entitateak proiektua hasierako proposamenari hertsiki lotuz gauzatu beharko du.

Halaber, aldatutako proiektuaren aurrekontua ez da txikiagoa izanen proposatutako diru-laguntzaren zenbatekoaren eta hasiera batean antzeko baldintzetan aurreikusitako kofinantzaketaren batura baino (eskaeran ageri den kofinantzaketa portzentaje bera mantenduko da).

10.-Prozeduraren gaineko ebazpena, publizitatea eta errekurtsoak.

Eskaerak baloratu ondoren, instrukzio organoak egindako ebazpen proposamena ikusita, Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du diru-laguntzen gainean.

Ebazpena entitate interesdunei jakinaraziko zaie eta bertan adieraziko dira emateko arrazoiak, diru-laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda eta, halakorik bada, gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak.

Aurrekoa deusetan galarazi gabe, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko webean argitaratuko da. Argitalpen horretan deialdia, diru-laguntzak finantzatzeko aurrekontuko programa eta kreditua, onuradunak, emandako zenbatekoa eta diru-laguntzaren helburua adieraziko dira.

Ebatzi eta jakinarazteko epea 3 hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, interesdunek eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Berariazko edo ustezko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legean eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean xedatutakoarekin bat.

11.-Bateragarritasuna.

Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak bateragarriak dira beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, Estatukoek nahiz atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin, deialdi honen 2. oinarrian ezarritakoa galarazi gabe.

Hala ere, emandako zenbatekoak, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin baturik, ez du behin ere gaindituko entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

12.-Diru-laguntzaren ordainketa.

12.1. Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko da diru-laguntza, jarduera egin dela frogatu ondoren, oinarri hauen 13. atalean xedatutakoari jarraikiz.

12.2. Diru-laguntza aldez aurretik ordaintzeko, hala badagokio, hurrengo baldintza hauek bete beharko dira:

a) Entitateak frogatu beharko du diru-laguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar dituela. Horretarako, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioaz gainera, entitateak behar hori justifikatzen duen txostena aurkeztuko du, non une horretan entitateak banku-kontuetan dituen saldoak agertuko baitira, ekitaldi horretako diruzaintzaren fluxua, edo, bestela, diruz lagundutako jarduera ez geldiarazteko edo hasteko dirua izan beharra frogatuko duen edozein agiri.

b) Beharrezkoa izanen da Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimen berariazkoa, Foru Ogasunak aitortutako betebeharrei aurre egiteko funts likidoen egoeraren arabera emana.

12.3. Aurrerakina bidezko denean, diru-laguntza ematen duen ebazpena sinatzerakoan ordainduko da, gehienez ere zenbatekoaren %25 izanik. Bigarren ordainketa eta hurrengoak kasuan kasuko gastuak eta kofinantzaketa -halakorik balego- justifikatu ondoren eginen dira, proportzionalki betiere. Ordainketaren ondoren justifikatu gabeko zenbatekoak ezin izanen du inoiz emandako zenbatekoaren %25 gainditu.

Aurreratu behar den kopurua 60.000,00 eurotik gorakoa bada, entitate onuradunak bankuko abal bat edo antolamendu juridikoan aurreikusitako beste bermeren bat aurkeztu beharko du, aurreratu beharreko kopurua adinakoa betiere.

13.-Justifikazioa.

13.1. Tarteko ordainketak egiteko diru-laguntzaren gastua justifikatuko da honako hauek aurkeztuz:

a) Proiektuaren bilakaerari buruzko tarteko txosten laburra, kronograma batean diruz lagundutako jardueren exekuzioa adieraziz, finkatutako helburuen (orduak, prezioa, parte-hartzaile kopurua, etab.) eta gastatutako diru-kopuruaren arabera. Tarteko txosten horiek aurkezturik ere, programaren memoriak osorik aurkeztu beharko dira horiek bukatzean.

Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zerbitzuak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du, ekitaldiko edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena.

b) Diru-laguntzaren xedeko proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda, agiri zenbakia, kontzeptua, emailea, igorri zeneko data, zenbatekoa eta egiazki noiz pagatu zen adieraziz. Zerrenda horrekin batera, gastuaren eta ordainketaren frogagiriak aurkeztuko dira (jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak). Egiaztagiri gisa, banku laburpenak, gordekinak eta fakturak onartuko dira bakar-bakarrik. Horietan, honako hauek adierazi beharko dira: jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua, fakturazio betebeharrak arautzeko erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat. Jatorrizko fakturei zigilua jarriko zaie, hartutako diru-laguntza justifikatzeko Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusian aurkeztu izanaren adierazgarri.

c) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurreko hilabetean egindakoa, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzarekiko ezartzen dizkioten eginbeharrak eguneraturik dituela.

d) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurreko hilabetean egindakoa, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak eguneratuak dituela.

e) Diru-laguntzaren bidez finantzatutako langileen lan-kontratuak eta dagokien ikasketa tituluak, aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zerbitzuak ez baditu.

f) Diruz lagundutako proiekturako jaso diren bestelako diru-sarrerei buruzko erantzukizuneko aitorpena.

13.3. Diru-laguntzaren bigarren eta hurrengo ordainketak izateko eskubidea ematen duen azken justifikazio ekonomikoa 2013ko urtarrilaren 4a baino lehen aurkeztuko da.

13.4. Proiektua bukatu eta hilabeteko epean entitateak Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari agiri hauek aurkeztu behar dizkio:

a) Proiektuaren diru-sarreren eta gastuen balantzea, kontzeptuen arabera sailkaturik.

b) Diruz lagundutako proiektuaren memoria ekonomikoa, hurrengo ordainketak egiteko oinarri honen aurreko paragrafoetan ezarritako baldintzetan.

c) Jarduerak, diru-laguntzaz gain, funts berekiekin edo bestelako diru-laguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, azkeneko memorian diru-laguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Hala ez bada, ordaindutako zati proportzionala itzuli beharko da.

14.-Entitate onuradunen betebeharrak.

a) Diru-laguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak deialdi honetako oinarri arautzaileen, baldintzen eta betebehar formal eta materialen arabera gauzatzea, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea. Gauzatze horrek, betiere, proiektua osatzen duten jarduerak kudeatu eta gidatzea hartzen du bere baitan, baita beharrezkoak diren baliabideak jartzea ere.

b) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

c) Diruz lagundutako entitateek proiektuen zabalkundean eta publizitatean diru-laguntza nork eman duen adierazi beharko dute, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 211/2010 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat. Entitateek foru agindu horren 2. artikuluaren baldintza orokorrak eta 4.1 b) artikuluaren berariazko baldintzak bete beharko dituzte.

d) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelakoek egin beharreko egiaztapen jarduketak onartzea.

e) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako eta/edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea diru-laguntza eman duen organoari. Egoera hori jakin bezain laster haren berri eman behar da eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

f) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

g) Diru-laguntza hartu eta hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen diru-laguntzaren xede den programa eta proiektu bakoitzaren betetze mailaren zenbatekoaren eta nolakoaren gaineko datuak ebaluatzen dituen memoria Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusian aurkeztea, horretarako dagoen ereduaren arabera. Eredua Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko bulego nagusietan eta lehen aipatu den Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko web gunean izanen da entitate interesdunen eskura.

h) Nahi izanez gero, entitate onuradunak bestelako agiriak, idatziak edo grafikoak, aurkezten ahalko ditu, diruz lagundutako proiektua ongi gauzatzen ari dela erakusteko.

i) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

j) Deialdian eta aplikatzekoak diren legeetan aurreikusitako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea.

k) Diru-laguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

15.-Azpikontratazioa eta hornitzaileen kontratazioa.

15.1. Azpikontratazioa.

Deialdi honetan ezarritako ondorioetarako, bidezkoa da azpikontratazioak egitea; alegia, beste batzuekin hitzartzea diru-laguntzaren xedeko jarduera partez gauzatzea. Diru-laguntza jasotzen duen jarduera onuradunak berak egiten badu, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo geldituko da.

Diru-laguntza jasotzen duen jardueraren kostuaren %50era arte azpikontratatzen ahalko du onuradunak. Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak diru-laguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen duenean eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa denean, azpikontratazioa egin ahal izateko, idatzizko kontratua sinatu beharko da.

Kontratu publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako portzentaje eta zehaztapenekin bat, desgaitasuna duten langileek edo bazterketa egoeran daudenek batez ere osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna azpikontratazioan entitate onuradunek, baldin eta entitate horiek badaukate, haien izaeragatik, prestazio edo jarduera horiek egitea.

Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, justifikatu beharko du diru-laguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

15.2. Hornitzaileen kontratazioa.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diru-laguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 30.000,00 eurotik gorakoa bada, obrak gauzatzeko kostuaren kasuan, edo 12.000,00 eurotik gorakoa, ekipamendu ondasunen hornidura egiten den kasuetan edo aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzuak ematen dituztenean, onuradunak frogatu beharko du organo emailearen aurrean hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela.

Kasu horietan, entitate onuradunak helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak kontsulta tramitearen inguruko dokumentazioa eta eskaintzak gorde egin beharko ditu. Kontu horiek agirien bidez frogatu beharko ditu diru-laguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, enpresa hautatzeko arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

Zenbait enpresari kontsulta egitea ez da beharrezkoa izanen, diru-laguntza jaso dezaketen gastuen ezaugarrien berezitasunagatik merkatuan hornidura edo zerbitzua ematen duten enpresak behar adina ez direnean.

16.-Baldintzak aldatzea.

Entitate onuradunek, jasotzen dituzten bestelako diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrerez gain, diru-laguntza emateko eta haren zenbatekoa zehazteko kontuan hartutako baldintzen aldaketa guztien berri eman beharko dizkiote Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari.

Salbuespen gisa, diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateek zilegi izanen dute diru-laguntza jasotzen duen/duten programaren/programen edukia aldatzeko eskatzea, baita hura egiteko modua eta epeak ere, programa gauzatzea eragozten edo zailtzen duten gorabeherak agertuz gero.

Baldintzak aldatzeko eskaeretan, aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak gertatu eta berehala, eta betiere, diru-laguntza jasotzen duen programa gauzatzeko epea bukatu baino lehen.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzen edozein aldaketak, administrazioak aldaketa onartu ala ez, diru-laguntza emateko ebazpena aldarazten ahalko du edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da.

17.-Dirua itzultzea.

Proiektuak edo programak burutu ezik edo diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak bete ezik, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatuz gero edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak bete ezik, hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo hein batean. Legeek ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da diru-laguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutza interesak ordaintzeko eskatzea.

Dirua itzultzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean eman beharko da haren gaineko ebazpena.

Entitate onuradunak ia baldintza guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, itzuli beharreko zenbatekoa proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da, diru-laguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

18.-Erantzukizuna eta zehapen araubidea.

Deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzen entitate onuradunak Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan eta hurrengoetan diru-laguntzen arloko arau-hauste administratiboei buruz ezarritako zehapen araubidearen mende egonen dira, eta han ezarritako erantzukizunak izanen dituzte.

Diru-laguntzen arloko zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan xedatutakoari jarraikiz.

19.-Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoak diren administrazio errekurtsoak.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legean xedatutakoarekin bat.

20.-Aplikatu beharreko arauak.

Oinarri arautzaileotan ezarritakoaz gain, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak ere aplikatuko dira.

II. ERANSKINA

Gizarteratze Atala

Diru-laguntzarako eskabidea.

Entitate eskatzailearen izen osoa:

Entitatearen IFZ:

Gizarte Zerbitzuetako Zerbitzu eta Zentroen Erregistroko erregistro zenbakia:

Helbidea:

Herria: .............................................. Posta kodea:

Telefonoa: ................................................ Faxa:

Harremanetarako pertsona: ............................ Telefonoa:

Posta elektronikoa:

Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari diru-laguntza eskatzen diozun lehenbiziko aldia da?

Bai [ ] Ez [ ]

Jarduerak eta eskatutako diru-kopurua zerrendatu, diru-laguntzaren xede diren jarduera bakoitzeko:

PROIEKTURAREN IZENA

JARDUERAREN IZENA

JARDUERAREN KOSTUA

ESKATUTAKO DIRU-KOPURUA

PROIEKTUAREN KOSTU OSOA

Deialdi honetako diru-laguntzaren xede diren jarduera berberetarako oraingo ekitaldian bestelako erakundeei eskatutako diru-laguntzei buruzko aitorpena.

JARDUERAREN IZENA

ERAKUNDEA

DIRU-KOPURUA

GUZTIRA

............................................................................ jaun/andrea (izena eta bi deitura), ................................... NAN duena, ..................................................... entitatea ordezkatuz, .............................. IFZ duena.

NIRE ARDURAPEAN HONAKO HAU AITORTZEN DUT:

Entitatea eta bere administratzaile eta ordezkariak diru-laguntzen onuradun izateko debekuetan ez daudela. Debeku horiek Diru-laguntzei buruzko Foru Lege Orokorreko 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ageri dira.

Entitatea diru-laguntzen arloan Nafarroan indarra duen araudiari egokitzen dela, deialdi honetako baldintzak betetzen dituela eta eskaera honetan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla.

Iruñean, .........(e)ko ....................aren ..............(e)an.
Sinadura

1. Entitatearen datuak, aurreko ekitaldikoak

Entitatearen ordezkari nagusiaren izena eta bi deitura

Abian jarri zen urte eta hilabetea

Bazkide kopurua, eskaera datan

1. Entitatearen helburuak.

2. Entitateak egindako ohiko proiektuak.

3. Entitateak egindako esku-hartzearen gizarte sektoreak.

4. Entitatearen jarduketaren lurraldea.

5. Entitateak egindako proiektuen onuradunak.

6. Entitatearen proiektuetan zuzenean parte hartzen duten pertsona kopurua.

7. Proiektuak egiteko koordinatu ohi diren entitateak.

8. Entitatearen sareko lana.

8.1. Entitateak beste entitate batzuekin harremanak izan baditu, laguntza teknikoarekin, adierazi zein harreman eta zein laguntza tekniko.

...................... ......................................................................................

8.2. Entitateak praktiketako prestakuntzarako hitzarmenak izan baditu, zehaztu zein hitzarmen.

8.3. Entitateak tokiko, autonomia erkidegoko, erregioko, nazioko, Europako nahiz nazioarteko egituretan parte hartu badu, zehaztu zein egitura.

9. Entitateak kalitate sistema homologatuak ezarri baditu, deskribatu sistemak laburki.

10. Nabarmendu beharreko beste alderdi batzuk.

11. Entitateak izan dituen baliabideak.

11.1. Baliabide materialak:

11.1.1. Lokala(k):

a) Edukitze araubidea.

[ ] Alokatua.

[ ] Berekia.

[ ] Lagatua:

[ ] Entitate publikoa (zehaztu).

[ ] Entitate pribatua (zehaztu).

Partekatua: [ ] Ez [ ] Bai. Norekin:

b) Ezaugarriak.

EMATEN DUEN ZERBITZUA

HELBIDEA

AZALERA (m²)

BANAKETA

11.1.2. Ekipamendua (zehaztu):

11.2. Giza baliabideak:

11.2.1. Ordaindutako langileak:

ZK.

LANPOSTUA

ESKATUTAKO TITULUA

EGINKIZUNAK

DEDIKAZIOA

KONTRATU MOTA

KONTRATAZIO DATA

Orduak/egunean

Hilabeteak/urtean

11.2.2. Langile boluntarioak:

ZK.

TITULUA (halakorik badu)

EGINKIZUNAK

DEDIKAZIOA

Orduak/egunean

Hilabeteak/urtean

11.2.3. Langileen prestakuntza.

Entitateak langileei prestakuntza eta birziklatzea eskaini dizkie? Haien deskribapena.

Entitatearen datuetan aurten aldatzen diren alderdiak

(Adierazi aurten aldatzen diren alderdiak, aurreko ekitaldian adierazitakoekin erkatuz, honako datu hauei buruz, besteak beste: baliabide ekonomikoak, giza baliabideak, jarduerak...).

Entitateak aurreko ekitaldian izandako diru-sarrera
eta gastuen balantzea

A.-Diru-sarrerak.

-Nafarroako Gobernuaren ekarpena.

ERAKUNDEA

PROIEKTUAREN IZENA

ZENBATEKOA

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua

Beste departamentuak

-Toki-korporazioen ekarpena.

ERAKUNDEA

PROIEKTUAREN IZENA

ZENBATEKOA

-Beste administrazio batzuen ekarpena.

ERAKUNDEA

PROIEKTUAREN IZENA

ZENBATEKOA

-Beste entitate batzuen ekarpena (kutxak, bankuak, etab.).

ERAKUNDEA

PROIEKTUAREN IZENA

ZENBATEKOA

-Beste batzuk.

BESTELAKO DIRU-SARRERAK

ZENBATEKOA

Geldikinak/superabita

Bazkideen kuotak. Kuota mota: nahitakoa [ ] nahitaezkoa [ ]

Erabiltzaileek emandako dirua

Entitateari ordaindutako jarduerak

Beste diru-iturri batzuk (zehaztu)

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

B.-Gastuak.

B.1. Langileen gastuak.

PROIEKTUA

LANPOSTUA

SOLDATA GORDINA

GIZARTE SEGURANTZA

ESKERSARIAK

GUZTIRA

LANGILEEN GASTUAK, GUZTIRA

B.2. Funtzionamendu gastuak:

B.2.1. Lokala mantentzeko gastuak.

LOKALA MANTENTZEKO GASTUAK

ZENBATEKOA

Alokairua

Argindarra

Ura

Berokuntza

Garbiketa

Erkidegoko gastuak

Aseguruak

Konponketak eta kontserbazioa

Kontribuzioa

Beste batzuk (zehaztu)

GUZTIRA

Funtzionamendu gastu osoa lokal batzuei badagokie, zehaztu lokal bakoitzari dagokiona.

B.2.2 Kudeaketa gastuak.

KUDEAKETA GASTUAK

ZENBATEKOA

Dietak eta joan-etorriak

Langileen prestakuntzako gastuak

Telefonoa

Bulegoko materiala

Posta

Material informatikoa

Aholkularitza eta bestelako kontratazioak (zehaztu)

Beste batzuk (zehaztu)

GUZTIRA

FUNTZIONAMENDU GASTUAK, GUZTIRA

B.3. Jardueretako gastuak.

(Zehaztu)

IZENA

ZENBATEKOA

JARDUERETAKO GASTUAK, GUZTIRA

B.4. Ibilgetuaren amortizazioko gastuak.

(Zehaztu)

IZENA

ZENBATEKOA

IBILGETUAREN AMORTIZAZIOKO GASTUAK, GUZTIRA

GASTUEN LABURPENA

LANGILEAK

FUNTZIONAMENDUA

JARDUERAK

IBILGETUAREN AMORTIZAZIOA

GASTUAK, GUZTIRA

Entitateak aurreko ekitaldian mozkinak lortu baditu, agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

-Ekitaldi horretako kontuen egoera, jardueren edo proiektuen arabera sailkaturik, jarduera edo proiektu bakoitzean sortutako emaitza ekonomikoa duena.

-Entitatearen ordezkariaren erantzukizuneko aitorpena, hurrengo ekitaldian zein jarduera edo proiektutan aplikatuko duen mozkina, finantzaketa eskaerarik gabe, adierazten duena.

2. Entitatearen diru-sarrera eta gastuen aurtengo aurrekontua

A.-Diru-sarrerak.

-Nafarroako Gobernuaren ekarpena.

ERAKUNDEA

PROIEKTUAREN IZENA

ZENBATEKOA

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentua

Beste departamentuak

-Toki-korporazioen ekarpena.

ERAKUNDEA

PROIEKTUAREN IZENA

ZENBATEKOA

-Beste administrazio batzuen ekarpena.

ERAKUNDEA

PROIEKTUAREN IZENA

ZENBATEKOA

-Beste entitate batzuen ekarpena (kutxak, bankuak, etab.).

ERAKUNDEA

PROIEKTUAREN IZENA

ZENBATEKOA

-Beste batzuk.

BESTELAKO DIRU-SARRERAK

ZENBATEKOA

Geldikinak/superabita

Bazkideen kuotak

Erabiltzaileek emandako dirua

Entitateari ordaindutako jarduerak

Beste diru-iturri batzuk (zehaztu)

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

B.-Gastuak.

B.1. Langileen gastuak.

PROIEKTUA

LANPOSTUA

SOLDATA GORDINA

GIZARTE SEGURANTZA

ESKERSARIAK

GUZTIRA

LANGILEEN GASTUAK, GUZTIRA

B.2. Funtzionamendu gastuak:

B.2.1. Lokala mantentzeko gastuak.

LOKALA MANTENTZEKO GASTUAK

ZENBATEKOA

Alokairua

Argindarra

Ura

Berokuntza

Garbiketa

Erkidegoko gastuak

Aseguruak

Konponketak eta kontserbazioa

Kontribuzioa

Beste batzuk (zehaztu)

GUZTIRA

Funtzionamendu gastu osoa lokal batzuei badagokie, zehaztu lokal bakoitzari dagokiona.

B.2.2 Kudeaketa gastuak.

KUDEAKETA GASTUAK

ZENBATEKOA

Dietak eta joan-etorriak

Langileen prestakuntzako gastuak

Telefonoa

Bulegoko materiala

Posta

Material informatikoa

Aholkularitza eta bestelako kontratazioak (zehaztu)

Beste batzuk (zehaztu)

GUZTIRA

FUNTZIONAMENDU GASTUAK, GUZTIRA

B.3. Jardueretako gastuak.

(Zehaztu)

IZENA

ZENBATEKOA

JARDUERETAKO GASTUAK, GUZTIRA

B.4. Ibilgetuaren amortizazioko gastuak.

(Zehaztu)

IZENA

ZENBATEKOA

IBILGETUAREN AMORTIZAZIOKO GASTUAK, GUZTIRA

GASTUEN LABURPENA

LANGILEAK

FUNTZIONAMENDUA

JARDUERAK

IBILGETUAREN AMORTIZAZIOA

GASTUAK, GUZTIRA

3. Egin beharreko proiektuaren datuak

1. Proiektuaren izena.

2. Proiektuaren funtsa. Proiektuaren zergatia.

a) Proiektuaren beharraren azterketa.

b) Proiektuaren jarduketa-eremua.

c) Proiektuan parte hartzen dutenen profila.

3. Proiektuaren onuradun kopurua, aurreikuspenaren arabera.

4. Helburu zehatzak eta, helburu bakoitzerako, lortu nahi diren emaitza neurgarriak.

5. Erabili beharreko metodologia.

6. Jarduera zehatzen deskribapena, aurreikusitako helburuen arabera:

a) Jarduera gauzatzean lortu nahi diren emaitzak ezartzea, adierazle neurgarrien arabera.

b) Jarduera bakoitzaren kostu osoa kalkulatzea, jarduera bakoitzeko gastuak xehatuz, ahal den neurrian.

AZALPENA

1. JARDUERA

Jardueraren gastuak

Ordu kopurua

Denboraldia

Kostu osoa

KOSTUAK, GUZTIRA

Parte-hartzaileen kopurua

AZALPENA

2. JARDUERA

Jardueraren gastuak

Ordu kopurua

Denboraldia

Kostu osoa

KOSTUAK, GUZTIRA

Parte-hartzaileen kopurua

7. Ebaluazioa. Adierazleak, helburuen arabera.

8. Proiektua egiteko zein entitaterekin koordinatuko den, erabili beharreko prozedurak (tresnak/euskarriak) eta maiztasuna.

10. Jarduerak egiteko aurreikusten den egutegia, hasteko eta bukatzeko datak adierazita (x bat jarriz adierazi exekuzio hilabeteak).

JARDUERAREN
DESKRIBAPENA

URTARRILA

OTSAILA

MARTXOA

APIRILA

MAIATZA

EKAINA

UZTAILA

ABUZTUA

IRAILA

URRIA

AZAROA

ABENDUA

11. Proiektua garatzeko baliabideak.

11.1. Baliabide materialak:

Erabili beharreko lokalen eta ekipamenduen azalpena, ongi adieraziz elkartearenak beraienak, lagatuak edo alokatuak diren. Lagatuak badira, laga dituen pertsonaren edo entitatearen datuak eman behar dira.

..................................................................................................................................................................................................................................

11.2. Giza baliabideak: Proiektura bideratutako langileak.

ORDAINDUAK

Profesionala

Lanbide titulua

Lan-kontratu mota

Kontratuaren iraupena
(zehaztu hasteko eta bukatzeko datak, orduak/astean...)

Proiektuari egotzitako kontratuaren %

BOLUNTARIOAK

Zenbakia

Eginkizunak

Ordu kopurua, hilean

11.3. Baliabide ekonomikoak. Proiektuaren aurrekontua.

a) Langileen gastuak.

PROFESIONALAK

KOSTU
OSOA

GIZARTE POLITIKAKO ETA KONTSUMOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAK FINANTZATUTAKOA

ELKARTEAK/ENTITATEAK BERAK
FINANTZATUTAKOA

ERAKUNDE
PUBLIKOEK
FINANTZATUTAKOA

ERAKUNDE
PRIBATUEK
FINANTZATUTAKOA

Eginkizunen arabera zehaztu

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

LANGILEEN GASTUAK, GUZTIRA

b) Funtzionamendu gastuak. Entitateak zehaztu beharko du lokalari eta kudeaketari dagokienez zein gastu egotzi zaizkio proiektuari, eta zenbateraino.

DESKRIBAPENA

KOSTU
OSOA

GIZARTE POLITIKAKO ETA KONTSUMOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAK FINANTZATUKOA

ELKARTEAK/ENTITATEAK BERAK
FINANTZATUTAKOA

ERAKUNDE
PUBLIKOEK
FINANTZATUTAKOA

ERAKUNDE
PRIBATUEK
FINANTZATUTAKOA

Zehaztu, 1. eta. 2. atalen arabera

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

1. Lokaleko gastuak

LOKALEKO GASTUAK, GUZTIRA

2. Kudeaketa gastuak

KUDEAKETA GASTUAK, GUZTIRA

FUNTZIONAMENDU GASTUAK, GUZTIRA

c) Jardueretako gastuak. Zehaztu.

JARDUEREN DESKRIBAPENA

KOSTU
OSOA

GIZARTE POLITIKAKO ETA KONTSUMOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAK FINANTZATUKOA

ELKARTEAK/ENTITATEAK BERAK
FINANTZATUTAKOA

ERAKUNDE

PUBLIKOEK
FINANTZATUTAKOA

ERAKUNDE

PRIBATUEK
FINANTZATUTAKOA

Zehaztu, behar adina lerro erabiliz.

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

JARDUERETAKO GASTUAK, GUZTIRA

e)

PROIEKTUAREN GASTUEN LABURPENA

KOSTU
OSOA

GIZARTE POLITIKAKO ETA KONTSUMOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAK FINANTZATUKOA

ELKARTEAK/ENTITATEAK BERAK
FINANTZATUTAKOA

ERAKUNDE
PUBLIKOEK
FINANTZATUTAKOA

ERAKUNDE
PRIBATUEK
FINANTZATUTAKOA

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

LANGILEAK

FUNTZIONAMENDUA

JARDUERAK

GASTUAK, GUZTIRA

III. ERANSKINA

Gizarteratze Atala

Programa/proiektuaren memoria (eranskin bat bete programa/proiektu bakoitzeko).

Entitate eskatzailearen izen osoa:

Entitatearen IFZ:

Gizarte Zerbitzuetako Zerbitzu eta Zentroen Erregistroko erregistro zenbakia:

Helbidea:

Herria: .............................................. Posta kodea:

Telefonoa: ................................................ Faxa:

Harremanetarako pertsona: ............................ Telefonoa:

Posta elektronikoa:

Iruñean, .........(e)ko ....................aren ..............(e)an.

Entitatearen ordezkaria
(izena, bi deitura eta NAN zenbakia)

Proiektuaren izena

1. Helburuak.

1.1. Helburuen balorazioa:

Helburuak zenbateraino bete diren, ebaluazio adierazleen eta lortu nahi diren emaitzen arabera.

2. Parte-hartzaileak.

2.1. Programan edo proiektuan parte-hartzaileen kopurua, eta haien profila.

2.2. Programa edo proiektuan parte-hartzaile berriak.

2.3. Programatik edo proiektutik atera diren parte-hartzaileak.

2.4. Arreta puntukaria behar izan duten parte-hartzaileen kopurua.

2.5. Arreta jarraitua behar izan duten parte-hartzaileen kopurua.

2.6. Parte hartzearen balorazioa.

3. Metodologia.

3.1. Aurreikusitako metodologiaren balorazioa eta programari edo proiektuari nola egokitu den.

4. Jarduerak.

4.1. Aurreikusitako jarduerak zenbateraino bete diren eta noraino lagundu duten helburuak lortzera.

Jarduera bakoitzaren garapena eta exekuzioaren balorazioa.

Bete beharreko laburpen-taula:

DESKRIBAPENA

DENBORALDIA

ORDU
KOPURUA

PARTE-HARTZAILEEN KOPURUA

KOSTU
OSOA

1. jarduera

2. jarduera

3. jarduera

5. Koordinazioa.

5.1. Aurreikusitako koordinazioaren balorazioa eta programari edo proiektuari nola egokitu den.

6. Erabilitako baliabideak.

6.1. Baliabide materialak:

Erabilitako lokalen eta ekipamenduen azalpena, ongi adieraziz berekiak, lagatuak edo alokatuak diren. Lagatuak badira, laga dituen pertsonaren edo entitatearen datuak eman behar dira.

11.2. Giza baliabideak. Proiektua gauzatu duten langileak.

ORDAINDUAK

Profesionala

Lanbide titulua

Lan-kontratu mota

Kontratuaren iraupena
(zehaztu hasteko eta bukatzeko datak, orduak/astean...)

Proiektuari egotzitako kontratuaren %

BOLUNTARIOAK

Zenbakia

Eginkizunak

Ordu kopurua, hilean

11.3. Baliabide ekonomikoak. Programaren edo proiektuaren gastuak.

a) Langileen gastuak:

PROFESIONALA

KOSTU
OSOA

GIZARTE POLITIKAKO ETA KONTSUMOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAK
FINANTZATUTAKOA

ELKARTEAK/ENTITATEAK BERAK FINANTZATUTAKOA

BESTE ERAKUNDE BATZUK FINANTZATUTAKOA

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

GUZTIRA

e) Funtzionamendu gastuak.

DESKRIBAPENA

KOSTU
OSOA

GIZARTE POLITIKAKO ETA KONTSUMOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAK
FINANTZATUTAKOA

ELKARTEAK/ENTITATEAK BERAK FINANTZATUTAKOA

BESTE ERAKUNDE BATZUK FINANTZATUTAKOA

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

Lokaleko gastuak

Kudeaketa gastuak

GUZTIRA

c) Jardueretako gastuak. Zehaztu.

DESKRIBAPENA

KOSTUA
OSOA

GIZARTE POLITIKAKO ETA KONTSUMOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAK
FINANTZATUTAKOA

ELKARTEAK/ENTITATEAK BERAK FINANTZATUTAKOA

BESTE ERAKUNDE BATZUK FINANTZATUTAKOA

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

GUZTIRA

c) Bestelako gastuak.

PROIEKTUAREN GASTUEN LABURPENA

LANGILEAK

FUNTZIONAMENDUA

JARDUERAK

BESTE GASTU BATZUK

GASTUAK, GUZTIRA

F1206989

Iragarkiaren kodea: F1206989