99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

17E/2012 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Fustiñanako arau subsidiarioetako aldaketa behin betiko onesten duena. AR1-S2ri, 10. poligonoko 1.275. eta eta 1.276. lurzatiei dagokie eta bertako Udalak sustatzen du.

Fustiñanako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Sustapen eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Fustiñanako arau subsidiarioak aldatzeko espedientea. AR1-S2ri, 10. poligonoko 1.275. eta 1.276. lurzatiei dagokie eta bertako Udalak sustatzen du.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau Fustiñanako Udalari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko apirilaren 26an.-Sustapen eta Etxebizitzako kontseilaria, Anai Astiz Medrano.

Iragarkiaren kodea: F1206607