70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BURGOSKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 662/2011 prozedura

Antonia María García-Morato Moreno-Manzanaro andreak, Burgosko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Francisco Javier Gutiérrez Tapia jaunak eskaturik, gai arrunta dela-eta, Burgosko Artzapezpikutza - Fundación Canónica San Pablo Siloe enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 662/2011 prozedura arruntean, hitzez hitz idazpuru eta epaitza hauek dituen epaia eman da:

"Burgosen, 2012ko urtarrilaren 27an.

Jesús Carlos Galán Paradak, Lan arloko 3. Epaitegiko epaile-magistratu jaunak, gai arruntaren gaineko 662/2011 prozedura arruntaren auto hauek aztertu ditu. Auzian, alderdi izan dira, batetik, demandatzaile gisa, Francisco Javier Gutiérrez Tapia jauna, Eduardo Mozas García legelari jaunak lagundurik, eta, bestetik, demandatu gisa, Burgosko Artzapezpikutza, Juan Narciso Alonso Herrería legelari jaunak ordezkaturik, eta Fundación Canónica San Pablo Siloe. Azken hori ez da agertu, zitazioa behar bezala egin zaion arren.

Epaitza:

Auzi-jartzailea atzera egintzat jotzen dut Fundación Canónica San Pablo Siloeri dagokionez, eta Francisco Javier Gutiérrez Tapia jaunak Burgosko Artzapezpikutzaren aurka jarritako demanda ezesten dut; horrenbestez, entitate demandatua absolbitzen dut bere aurka egindako eskakizunetatik.

Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, LJLren 53.2 artikuluaren agindua aplikatu beharrez, organo judizialean agertzen den lehendabizikoan edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek, eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek, helbide bat eta datu guztiak zehaztuko dituztela, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako emandako helbideak eta datuek ondorio osoak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da haiek eguneratzea. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoa aldatzen denean, hura jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.

Orobat, jakinaraz bekie alderdiei epai honen aurka bidezko dela erregutze-errekurtsoa aurkeztea, Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua. Horretarako, epai hau jakinarazi eta ondoko bost eguneko epean epaitegi honetan agertu edo idazkia aurkez dezakete errekurtsoa iragartzeko, edo, besterik gabe, errekurtsoa iragarri nahi dutela adieraz dezakete jakinarazpena egiten zaien unean.

Betiere, errekurtsoa iragartzean errekurtsogileak lan harremanetako legelari gradudun elkargokidea izendatu behar du errekurtsoa tramitatzeko.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut."

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Eta Fundación Canónica San Pablo Siloeri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Burgosen, 2012ko otsailaren 15ean.-Idazkari judiziala, Antonia María García-Morato Moreno-Manzanaro.

Iragarkiaren kodea: J1203517