70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 366/2011 demanda

Fermin Oderiz Irujok eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, epaitegi honetan Laymen Electricidad S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 0000366/2011 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Fermín Odériz Irujok Laymen Electricidad S.L.ren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 18.238,96 euro gordin ordaintzera, gehi 15.481,38 eurok sortzen dituzten %10eko berandutza-interesak urtean. Soldatak Bermatzeko Funtsa demandatutzat jotzen da, behar diren legezko ondorioetarako.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetara agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, 4148 0000 65 0366.11 espedientearen erreferentziarekin, 300 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, banku eta kontu beretan baina aparteko eragiketa batean eta 4148 0000 67 0366.11 zenbakia aipatuz, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030.1846.42.0005001274 kontura eginen da transferentzia, eta goian aipatu erreferentziak jarriko dira kontzeptu gisa.

Diru-kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Eta Laymen Electricidad, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko martxoaren 2an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1203589