70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 3351/2011 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 11n.

Nik, Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa falta batengatik bideratzen ari den 3351/2011 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Rosa Jiménez Echeverria, José María Echeverria García eta María Jesús Berrio Echeverria. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Rosa Jiménez Echeverria, José María Echeverria García eta María Jesús Berrio Echeverria absolbitzen ditut egotzi zitzaien faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta María Jesús Berrio Echeverriari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko martxoaren 2an.-Idazkari judiziala, María Ángeles Ruiz De La Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1203591