70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 1217/2011 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

7/2012 epaia. Iruñean, 2012ko urtarrilaren 12an.

Fernando Poncela García jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1217/2011 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Prevención Navarra, Sociedad de Prevención de Mutua Navarra, S.L.k sustatu du Obras y Servicios Nivel 4, S.L.ren aurka. Auzi-jartzailearen ordezkari Alberto Miramón García prokuradore jauna aritu da, eta laguntzaile, Javier Goldaracena Catalan legelari jauna.

Aurrekariak.

Lehena.-Auzi jartzailearen ordezkaritzak demanda jarri zuen legeak agindutako eran. Bertan, egitateak eta zuzenbideko oinarriak azaldu ondoren, eskatu zuen epaia eman zedin entitate demandatua kondenatzeko 547,58 euro gehi dagokion interesa eta kostuak ordaintzera.

Bigarrena.-Demanda tramitatzeko onartu zen eta hitzezko judizioa egitea erabaki zen. Judizioa 2012ko urtarrilaren 12an egin zen. Auzi-jartzailea agertu zen, baina alderdi demandatua ez, legezko zitazioa egin bazioten ere. Auzi jartzailearen alegazioen ondoren, bidezkotzat jotako froga egin zen, autoetan ageri den emaitzarekin.

Hirugarrena.-Judizio hau legeak agindu bezala bideratu da, eta autoetako kasuari aplikatu beharreko betekizunak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak.

Lehena.-Auzi honetan kontratuzko erantzukizunarengatik diru kopuru bat erreklamatzen du auzi jartzaileak, Kode Zibilaren 1.089., 1.090. eta 1.091. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan xedatuaren babesean.

Uzi horren aurrean, alderdi demandatuak auzi-ihesaren jarrera hartu zuen prozesuan.

Demandatuak autoetako agiri-froga ez du aurkaratu eta, hortaz, frogaren balioa dauka, PZLaren 304. artikuluarekin bat; izan ere, demandatua ados dagoela ulertzen da pertsonalki aritu eta kaltegarriak suertatzen zaizkion egitateetan, ez baita agertu justifikaziorik gabe auzi jartzailearen galderak erantzutera, legezko eran epatu arren, beharrezko ohartarazpenak eginda. Horrenbestez, frogatuta geratu da alderdi auzilariek kontratu bidezko harremana izan zutela, eta haietan, demandatzaileak demandatuari kanpoko prebentzio zerbitzua egin ziola; zerbitzu horien ondorioz, demandatuak auzi jartzaileari 525,05 euro zor zizkiola; faktura hori kobratzeko, auzi jartzaileak 1,18 euroko gastuak izan zituela, bankuko itzulpenarengatik; eta faktura gehi itzulpenaren bankuko gastuak batuta sorrarazitako interesak 21,35 euro direla, Merkataritzako eragiketetan berandu ordaintzearen aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearekin bat. Hartara, zorra 547,58 eurokoa da guztira.

Froga hori gorabehera, alderdi demandatuak ez du zorra kitatu, ezta zati batean ere.

Hortaz, Kode Zibilaren 1.089., 1.099., 1.254., 1.255. eta 1.258. artikuluekin bat eta Nafarroako Foru berriaren 493. Legearekin bat, bidezkoa da demandatua kondenatzea demandatzaileari 547,58 euro ordaintzera, bi alderdiak lotzen zituen kontratuzko harremanarengatik.

Bigarrena.-Kode Zibilaren 1.100., 1.101. eta 1.108. artikuluekin bat, bidezkoa da alderdi demandatua kondenatzea zor horrek demanda jarri zen egunetik aurrera sorrarazitako interesak ordaintzera, abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusi bezala.

Hirugarrena.-Prozedura Zibilaren Legearen 394. artikuluarekin bat, demanda baietsita, bidezkoa da alderdi demandatua kostuak ordaintzera.

Ikusirik goian aipatutako artikuluak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak.

Epaitza:

Baiesten dut Miramón prokuradore jaunak Prevención Navarra, Sociedad de Prevención de Mutua Navarra, S.L Unipersonal enpresaren izenean eta hura ordezkatuz Obras y Servicios Nivel 4, S.L. enpresaren aurka jarritako demanda eta, beraz, alderdi demandatua kondenatzen dut alderdi demandatzaileari 547,58 euroko printzipala ordaintzera, bai eta demanda jarri zenez gero abenduaren 28ko 3/2004 Legearen arabera sortutako interesak eta kostuak ere.

Ebazpen hau irmoa da eta haren aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri, Prozedura Zibilaren Legearen 455.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Obras y Servicios Nivel 4, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko martxoaren 1ean.-Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1203540