70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 870/2011 prozedura

Iruñean, 2012ko martxoaren 2an.

Margarita Pérez-Salazar Resanok, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: José María Ayala Leoz prokuradore jaunak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 870/2011 familia-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Walberto Gonzalo García Vacaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Mayra Rosario Llanos Osorioen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

José M.ª Ayala León prokuradoreak Mayra Rosario Llanos Osorio andrea ordezkatuz Walbert Gonzalo García Vaca jaunaren aurka (auzi ihesean dago) jarritako demanda baiesten dut, eta, horrenbestez, Lizeth Thalia García Llanos alaba komunari dagokionez neurri hauek hartzen ditut:

1.-Mayra Rosario Llanos Osoriori ematen zaizkio alabaren guraso-ahala, zaintza eta jagoletza.

2.-Walbert Gonzalo García Vacak 200 euro ordainduko dizkio hilabetean Mayra Rosario Llanos Osoriori, alaba komunaren mantenurako ekarpen gisa. Diru kopuru hori hilaren lehenengo bost egunetan ordainduko du, amak adierazten duen kontuan. Zenbatekoa urtero igoko da, urtarrilean, INEk edo hura legez ordezten duen erakundeak argitaratzen dituen KPIaren aldakuntzen arabera.

5.-Bi gurasoek erdi bana ordainduko dituzte alabaren gastu bereziak.

6.-Ez da bisiten araubidea finkatzen.

Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.

Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka, apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da, hura jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen. Eta Walberto Gonzalo García Vacari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin. Non eta noiz emana:

Iruñean, 2012ko martxoaren 2an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.

Iragarkiaren kodea: J1203590