70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 690/2011 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, maula falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Eva María Gil González andreak, Lizarrako eta bere barruti judizialeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile titularrak 690/2011 falta-judizioaren auto hauek aztertu ditut, maula falta bat dela-eta bideratu direnak. Auzian alderdi hauek izan dira: fiskaltza, akzio publikoa ordezkatuz; salatzaile gisa, José Luis Gómez Larrasa jauna, eta, salatu gisa, Mohamed Abara Azhar jauna. Horien guztien datuak jarduketetan jasota daude. Hona hemen nire ebazpena eta horren oinarriak:

Epaitza:

Mohamed Abara Azhar jauna kondenatzen dut, Zigor Kodearen 623.4 artikuluan ageri den maula-falta baten erantzule penala den aldetik, egunean zortzi euroko isuna ordaintzera hilabetez (guztira 240 euro) eta José Luis Gómez Larrasa jaunari 30 euroko kalte-ordaina ematera, bai eta prozesu honetan sortutako kostuak ordaintzera ere.

Kondenatuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen eguneko bi kuotagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa.

Jakinaraz bekiei epai hau alderdiei eta Fiskaltzari, adieraziz epai horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, idatziz, epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost eguneko epean, eta PKLaren 790. eta 792. artikuluetan ezarritako baldintzak betez.

Eman bedi epai honen lekukotza eta erants bekio auzi honi. Jatorrizkoa epaitegiko Epaien Liburuan erregistratuko da.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Mohamed Abara Azharri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2012ko martxoaren 2an.-Epailea, Eva María Gil González.

Iragarkiaren kodea: J1203588