70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 640/2010 prozedura

María Ángeles Ederra Sanzek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkariak.

Aditzera ematen dut: 640/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

"72/2012 epaia. Lehendakaria: Joaquin Galve Sauras. Magistratuak: Ignacio Merino Zalba. Antonio Ubio Perez.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 30ean.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatu magistratu jaunek osatutakoak, hauen aurka jarritako 640/2010 errekurtsoaren autoak aztertu ditu: Tuterako Udalak 2009ko uztailaren 3an eta 2010eko otsailaren 25ean Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2009ko eta 2010eko plantilla organikoak behin betiko onesteko hartutako erabakien aurka, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2010eko martxoaren 22an emandako ebazpenaren aurka ere, zeinek 2009ko plantilla organikoaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi baitzuen. Alderdi dira, errekurtsogile gisa, Juan Pablo Galan Garcia, Miguel González Oteiza prokuradoreak ordezkatua eta Alfonso Zuazu Moneo legelariak zuzendua; eta, demandatu gisa, Nafarroako Administrazio Auzitegia, Nafarroako Foru Komunitateko legelariak ordezkatua eta zuzendua, eta, demandatu gisa orobat, Tuterako Udala, Ana Muñiz Aguirreurreta prokuradoreak ordezkatua eta José Huguet Madurgak zuzendua.

Epaitza:

1. Zati batean baiesten dugu administrazioarekiko auzi-errekurtso hau, Juan Pablo Galan Garcia jaunaren ordezkari prozesalak aurkeztua Tuterako Udalak 2009ko uztailaren 3an eta 2010eko otsailaren 25ean hartutako erabakien aurka, zeinek onetsi baitzituen udal horren eta haren erakunde autonomoen 2009ko eta 2010eko plantilla organikoak, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2010eko martxoaren 22an emandako ebazpenaren aurka ere, zeinek 2009ko plantilla organikoaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi baitzuen.

2. Zati batean baliogabetzen ditugu Tuterako Udalaren 2009ko eta 2010eko ekitaldietako plantilla organikoak eta erabakiak, errekurtsogileari ezarritako konpentsazio osagarria xurgagarria dela adierazten baitute, eta adierazpen hori deuseza dela deklaratzen dugu, antolamendu juridikoari aurka egiten diolako.

3. Deklaratzen dugu errekurtsogileak eskubidea duela konpentsazio osagarria urtero eguneratu dakion, ordainsari pertsonal oinarrizko eta osagarrien portzentaje berean.

4. Ez da kostuetarako kondenarik egiten.

5. Argitara bedi epai hau Jurisdikzioari buruzko Legearen 72.2 artikuluan zehaztu bezala.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dugu (epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie).

Eginbidea: Iruñean, 2012ko otsailaren 7an. Nik, María Ángeles Ederra Sanzek, idazkariak, egina, adierazteko gaurko egunean epai hori eman didatela, behar bezala sinatuta, alderdiei jakinarazpena egiteko eta legez ezarritako publikotasuna emateko, eta autoei hitzez hitzeko ziurtagiria erantsi diedala eta jatorrizkoa artxibatu dudala. Fede ematen dut.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko otsailaren 29an.-Salako idazkaria, María Angeles Ederra Sanz.

Iragarkiaren kodea: J1203520