70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-O-166

Iruñeko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñeko Udala.

Xedea: igogailua paratzea Urdánoz multzoaren inguruetan.

Ibilgua: Elortz ibaia.

Udalerria: Iruña (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da igogailua paratzea Etxabakoitzen, eta zaldain bat egitea igogailuaren eta Etxabakoizko pasealekuko behatokiaren artean, Elortz ibaiaren eskuinaldean, eta Elortz gaineko zubiaren altuera handitzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2012ko martxoaren 14an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1204605