70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskaletako akats zuzenketa

2012. 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 8an, tasa eta prezioetako ordenantzen behin betiko onespena argitaratu zen. Ordenantzen artean, Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak eta Ur horniduraren eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak/prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalak zeuden.

Akatsak atzeman dira aipatu ordenantzetan, zehatz-mehatz:

-Hiri hondakin solidoen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala: 1. eranskineko 16. kontzeptuan (landetxeak) honela dio: "21,56 euro"; eta honela behar du: "69 euro".

-Ur horniduraren eta gainerako zerbitzuak arautzen dituen ordenantza fiskala: 1. eranskineko 4. atalean (tarifak) testu hau sartu behar da: "Kontadoreen titulartasuna aldatzea: 15 euro".

Lakuntzan, 2012ko martxoaren 12an.-Sakanako Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1204477