70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. 2012. urtea

Villatuertako Udalak adierazi du 2012ko maiatzaren 10ean bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2012ko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga) borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren Diruzaintzan edo Rural kutxa entitatearen Villatuertako bulegoan ordaintzen ahalko dira.

Helbideratutako ordainagiriak 2012ko maiatzaren 10ean kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Behar diren ondorioak izan ditzan ematen da argitara.

Villatuertan, 2012ko martxoaren 14an.-Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L1204443