70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa ordenantzan. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2012ko martxoaren 2ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Alesbesko Alde Zaharrean etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Alesbesko Alde Zaharrean etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan egin aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2012ko martxoaren 16an.-Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1204431