70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa ordenantzan. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2012ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eremu publikoa arautzen duen udal ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Eremu publikoa arautzen duen udal ordenantzako aldaketa (arau-hausteak) behin betikoz onetsiko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Alesbesen, 2012ko martxoaren 15ean.-Alkatea, Maria Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1204425