70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Oihan enkantea

Alesbesko Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hauek saltzeko:

Lehenbiziko lotea: El Fraile alderdian, 3.556 makalek osatua; bolumena: 3.300,78 metro kubiko zur.

Hasierako prezioa: 198.046,80 euro.

Behin-behineko fidantza: 3.960,94 euro.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago bai Alesbesko Udaletxean bai www.villafranca.es web orrian.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Alesbesko Udaletxean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturaleko 12:00ak arte.

Proposamenak irekitzeko egun-orduak: eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean berean, 13:00etan.

Alesbesen, 2012ko martxoaren 15ean.-Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1204403